Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda

Lurzorua ez kutsatzea eta kutsatutakoa garbitzea

Lurzorua, gizateriaren natura-baliabiderik estimagarrienetako bat, funtsezko elementua da, eta pertsonen jarduera gehienen oinarria. Baliabide horren funtzio-aniztasunaren eta eskuragarritasun mugatuaren ondorio garrantzitsuetako bat –eta lurzorua andeatuta egotearen zergati nagusietako bat– da lurzoru-erabileren arteko lehia gero eta handiagoa dela.

Zenbait urtez modu desegokian erabili eta lehen alarma-zantzuak agertu ondoren, beharrezkoa izan da zenbait mekanismo abian jartzea, berriztagarria ez den natura-baliabide urri hori arriskuan jarri gabe modu jasangarrian erabili ahal izateko. Izan ere, gero eta kaltetuago dago, gizakion jarduerengatik; jarduera horiek aldatu egiten dituzte lurzoruaren ezaugarri fisiko, kimiko eta biologikoak, eta batzuetan eraldaketa larriak eragitera iristen dira.

Lurzoruen edukitzaile eta jabe diren pertsona fisikoen zein juridikoen oinarrizko betebeharra da lurzorua babestea, eta eginbehar horretan sartzen da lurzoruaren kalitatea ezagutu eta kontrolatzea, babeserako, berreskurapenerako eta kontrolerako eta jarraipenerako neurriak hartzea ere.

Substantzia arriskutsuak erabiltzeagatik edota hondakinak sortzeagatik lurzorua kutsatzeko aukera handiena dutenak dira lurzorua kutsa dezaketen jarduera eta instalazioak. Beharrezko baldintza da lurzorua ukitzen egotea.

Azken aldaketako data: