Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Lurzoruaren kalitate ikertu eta berreskuratzeko entitateak egiaztatzea

Deskribapena


Autonomia Erkidegoko erakunde publiko edo pribatuek nahitaez eduki beharko dute egiaztapena hurrengo jarduerak egin ahal izateko:

a) Lurzoruaren kalitatearen miaketazko ikerketa edota ikerketa xehatua diseinatu eta gauzatzea, beharrezkoa denean analisi kimikoak in situ eginez.

b) Lurzoruaren kalitatea berreskuratzeko neurriak diseinatzea.

c) Lurzoruaren kalitatea berreskuratzeko neurriak gauzatzen direla ikuskatzea.

d) Lurzoruaren kalitatea berreskuratzeko neurriak gauzatzea, "in situ", "on site" edo "off site" tratamendu-tekniken bidez. Salbuespenak izango dira instalazio finkoetan egindako berreskurapenak edo indusketa eta metatze kontrolatuetan oinarritutakoak.

e) Berreskuratzeko neurriak hartu eta gero geratutako lurzoruaren kalitatearen ikerketak diseinatu eta gauzatzea.

f) Lurzoruaren kalitatearen kontrolerako eta jarraipenerako neurriak diseinatu eta gauzatzea.

g) Lurzoruaren kalitatearen adierazpen baten edukia osatzen duten prebentzio edota defentsarako neurriak diseinatu eta ikuskatzea.


Egiaztapena luzatzea eskatzea

Egiaztapena bost urteko eperako emanten da, eta iraupen bereko segidako bi luzapen jaso ahal ditu esanbidezko ebazpen baten bidez, betiere erakunde interesdunak gutxienez hilabete lehenago egiten badu aurretiko eskaera. Egiaztapena eman zenetik erakundean aldatu diren alderdiak jasotzen dituen dokumentazioa erantsi beharko zaio eskaera horri.

Erakundearen jardueretatik eratorritako erantzukizunak barnean hartzeko izenpetu beharreko aseguru-polizaren eraginkortasuna ziurtatzeko, egiaztapena luzatzen duen ebazpenak eguneratu egingo du poliza horren estaldura, prezioen indize orokorrak izaniko aldaketa kontuan hartuz. Oinarrizko indize bezala, asegurua izenpetu zen datan indarrean zegoena hartuko da.

Aplikatu beharreko araudia


Araudi autonomikoa BOPV Nº 05516/2006

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Egiaztapena eskatzea: 0117001
  • Egiaztapena aldatzea/zabaltzea eskatzea: 0117002
  • Egiaztapena luzatzea eskatzea: 0117003

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk