Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioa

Xehetasunak

2015eko ekainaren 25ean Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko 4/2015 Legea onartu zen. Haren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko lurzorua babestea da, jatorri antropikoko ekintzen ondorioz haren ezaugarri kimikoak aldatzea prebenituz.

Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen VII. kapituluak lurzoru politikaren tresnak, administrazio publikoen erantzukizun direnenak, jasotzen ditu, arlo horretan egiten dituen jarduerak gidatzen dituzten printzipioak gauzatzeko. Haien artean, besteak beste, bere aurrekoak bezala, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentarioa jasotzen du.

Hala, 46. artikuluak inbentario horren araubide juridikoa arautzen du eta Legean ezarritako betebeharrak betetzea errazteko tresna gisa eratzen du. Inbentario horretan ingurumeneko organoak lurzoru horiei buruz daukan informazioa bildu behar da, era iraunkor, integratu eta eguneratuan. Artikulu horren arabera, Euskal Autonomia Publikoko ingurumeneko organoak mantenduko duen inbentarioaren sarbidea publikoa eta doakoa izango da, eta gutxienez bost urtean behin berrikuspen orokorrak egingo zaizkio, berrikusteko prozeduraren esparruan behar den parte-hartze publikoa bermatuz.

Ekainaren 25eko 4/2015 Legeak, ordea, gogorarazten du, edonola ere, arau horretan jasotako betebeharren arrazoia lurzoruak lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat jasatea edo jasan izana dela, eta ez hura inbentarioan sartu izana. Inbentarioa, beraz, informatiboa baino ez da.

Azkenik, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak laugarren xedapen gehigarrian xedatzen duenez, hura onartu eta gehienez urtebeteko epean kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak edo instalazioak jasaten edo jasan dituzten lurzoruen inbentarioa, irailaren 30eko 165/2008 Dekretuaren bidez onartutakoa, ingurumenaren arloan eskudun den saileko titularraren aginduz eguneratuko da.

Lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat jasaten edo jasan duten lurzoruen inbentarioaren informazio iraunkor, integratu eta eguneratua eskuragarri dago GeoEuskadin. GeoEuskadi Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren (Euskadiko DEA) erreferentziazko geoataria da.