LHko geroz eta ikasle gehiagok bisitatu nahi du Osalan, laneko arriskuak nola prebenitu ikasteko eta gai horren inguruan sentsibilizatzeko

Osalanek laneko arriskuen prebentzioaren arloan EAEn egiten dituen ekintza eta proiektu askoren artetik bada bat nabarmentzekoa: LHko ikasleek Osalanen egoitzak bisita ditzaten bultzatzea, laneko arriskuen prebentzioa sustatzeko. 2013ko erdialdera jarri zen abian jarduera hori, eta 2014an ere jarraituko du aurrera.
Helburua da, etapa goiztiar horretan, ikasleek lanak eragindako arriskuaren eta arrisku horrek langileen osasunean izaten dituen ondorioen arteko erlazioa barneratzea, lan munduan sartzear baitaude.
Funtsean, lortu nahi da goi mailako lanbide heziketako ikasleek laneko arriskuen prebentzioa zer den jakitea, etorkizun hurbilean, haiek lan munduan sartzen direnean, Osalan zer den eta zer eskumen dituen jakin dezaten, bai eta LAParen arloan indarrean dagoen eta aplikagarria den legeria gutxi-asko ezagutzen hastea ere.
Beste ekintza osagarri bat ere egiten da: gertutik ikustea lanpostuetan hartzen diren laginak nola analizatzen diren, seguruenera, erabiltzen dituzten produktuengatik edo eragiten dituzten erreakzio kimikoengatik higiene-arriskuak izan ditzaketelako.
Lagin horiek analisi kimikoak egiteko gure laborategian jasotzen dira, zehazteko lanpostu jakin horretan zer kontzentrazio izaten den, indarrean dagoen legerian baimendutako gehieneko balioak kontuan hartuta; balio horiei mugako ingurumen-balioak esaten zaie.
Jarduera horretan, "in situ" ikusten dira instalazioak eta azalpenak ematen dira une horretan zer egiten ari diren jakiteko; egun horretan jaso diren lagin higienikoen eta analisi kimikoen berri ematen da.
Bisita horiek bultzatzeko idazkiak bidali dira Bizkaiko LHko zentroetara (76 zentrotara, guztira). Idazki horien bidez, proiektuaren berri ematen zaie eta gure erakundeak programatu dituen bisitak nola eskatu behar dituzten adierazi.
Emaitza hauek izan dira:
- 2013an lau zentrok eskatu zuten bisita egitea; guztira, 50 ikaslek ikusi zituzten gure instalazioak.
- Urte honetan, otsailaren hasieran gaudela, aukera handiak dira, dagoeneko lanbide heziketako 10 zentrok egin baitute edo egin zain baitaude bisita; gutxi gorabehera, 149 ikasle pasatu dira, baina kasu honetan lanbide heziketako zentroez gain badira beste batzuk ere, esaterako, EHU, Gasteizko Eraikuntzako Institutua, Lanbide eta abar.
Gaur egun, prestakuntza arautuko beste zentro batzuk ere ari dira interesatzen, esaterako irakaskuntza ertaineko institutuak. Gure programan sartuta ez dauden arren gure instalazioak bisitatu nahi dituztenez, aztertzen ari gara eta ikusten nola erantzun etorkizun hurbilean langile izango diren eta, horrenbestez, aurretik informazioa eta prestakuntza behar duten era askotako ikasle horiei guztiei.
Gaur egun, bisitak Bizkaian egiten dira, garrantzia handieneko lurralde-zentroa hor dugulako; hor, hain zuzen, zerbitzu nagusiak eta laborategia; hala ere, balioesten ari gara proiektua Arabako eta Gipuzkoako lurralde-zentroetara zabaltzea.
Momentutik egindako bisiten irudiak:
EHUko Fisioterapia Gradoa Euskaraz (2014ko otsailaren 11a)
https://www.facebook.com/media/set/?set=a.803333989696592.1073741873.397021986994463&type=3
Txurdinaga-Artabe L.H. Zentroa (2014ko otsailaren 7a)
https://www.facebook.com/media/set/?set=a.803227086373949.1073741872.397021986994463&type=3
EHUko Fisioterapia Gradoa Gazteleraz (2014ko otsailaren 5a)
https://www.facebook.com/media/set/?set=a.799310463432278.1073741868.397021986994463&type=3
Barakaldoko Beurko L.H. Zentrua (2014ko urtarrilaren 17a)
https://www.facebook.com/media/set/?set=a.789896581040333.1073741867.397021986994463&type=3
Barakaldoko Beurko L.H. Zentrua (2014ko urtarrilaren 10a)
https://www.facebook.com/media/set/?set=a.785198838176774.1073741866.397021986994463&type=3
IEFPS Fadura-Getxo (2014ko urtarrilaren 9a)
https://www.facebook.com/media/set/?set=a.782992348397423.1073741865.397021986994463&type=3
Deustoko Almi Zentroa (2013ko azaroaren 26a)
https://www.facebook.com/media/set/?set=a.755497247813600.1073741862.397021986994463&type=3
Somorrostro Zentroa (2013ko aapirilaren 24a)
https://www.facebook.com/media/set/?set=a.617270024969657.1073741834.397021986994463&type=3
Somorrostro Zentroa (2013ko otsailaren 15a)
https://www.facebook.com/media/set/?set=a.584335994929727.142505.397021986994463&type=3