Irati aplikazioari buruzko ohiko galderak
1.-Iratiko erabiltzaile moduan erregistratu naiz baina ez dakit zer egin edo nondik abiatu.
Irati tresna malgua izan dadin ahalegindu gara, eta erabilpen asko eman dakizkioke, nahi edo beharren arabera. Hona hemen dituen hainbat funtzionalitate:
1. EBPN diseinatu, kudeatu eta jarraitu: bi abiapuntu eskainiko dizkizu: datu bilketa edota zuzenean plan estrategikoa.
2. Erakundeko erabilera plana diseinatu. Bi plano eskainiko dizkizu horretarako:
• Erakundearen mailan egitea: horretarako ere bi abiapuntu izango dituzu: datu bilketa edo plan estrategikoa.
• Erakundearen mailan egin ostean, planean sartu den langile bakoitzaren mikroplana egitea. Horretarako, ezinbesteko izango da lehendabizi langile horien datu bilketa egitea, ondoren, datu bilketa hori plan estrategiko bati lotuko zaio, eta, jarraian, urteroko kudeaketa planean nortzuk sartu erabakiko duzu.
3. Erakundeko datu bilketa egiteko ere erabil dezakezu. Badakizu erabilera planak bost urteko plangintzaldietan gauzatzen direla (86/1997 Dekretuaren 5. art.) eta plangintzaldi bakoitzaren 3. urtean eta 5. urtean Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak txostena egin eta Gobernu Kontseiluari aurkeztu beharra daukala azalduz nola doan aurrera euskararen normalizazioa herri administrazioetan (dekretu bereko 6. art.); hori horrela, txosten hori gauzatzeko herri administrazioei inkesta bat egingo zaie, eta inkesta hori Iratik eskaintzen dizun datu bilketa osatuz eginda edukiko duzu hein handi batean.
2.-Badut txartela eta Iratin erregistratuta nago, zein da hurrengo pausoa Irati aplikazioan sartzeko?
Zuk ez duzu izenik edo pasa-hitzik sartu behar. Txartela aktibatua baduzu, pin bat ere izanen duzu. Bada, pin hori da sartu behar dena, baina makinak eskatzen dizunean. Pin-a sartu eta aplikazioaren barruan egonen zara. Pauso hauek eman beharko dira:
1. Txartela sartu irakurgailu elektronikoan.
2. Helbidea interneteko explorerean jarri: www.euskadi.net/irati
3. XLNTeko koadroa zabalduko da. Koadro horretako beheko aldean “usar certificado” izenekoa klikatu.
4. Beste koadro bat zabalduko da, eta horretan “onartu” sakatu.
5. Pin-a sartzeko eskatuko dizu. Pin-a sartu eta Irati aplikazioaren barruan sartuko zara.
3.-Zergatik ez dit XLNT zerbitzuak irekitzen aplikazioa?
Arrazoi bat baino gehiago egon daiteke horretarako:
1. Irekita dauden saio guztiak itxi behar dira, eta txartela berriz sartu eta saiatu.
2. Interneteko aukeren artean zuzendu beharreko zerbait egotea. Horretarako komenigarria da ezabatzea cookiek eta fitxategiak. Hauxe da ibilbidea:
Tresnak
Internet aukerak
Orokorrak
Ezabatu cookiek
Ezabatu fitxategiak
Ados
Itxi exploratzailea eta berriz saiatu
4.-Nola egin dezaket langileen plana?
1.- Langileen mantenimenduan langileei alta eman. Datuak bete.
2.- Behar diren langileei datu bilketa egin:
- Urtea
- Harreman informalak
- Idatzia eta ahozkoa
3.- Plan estrategikoari langileen datu bilketa lotu:
- Helburuak eta adierazleak
4.- Langileen kudeaketa-plana egin. “Langileen plana” izeneko laukia agertuko da:
- Ekintzak
Zalantzarik edo arazorik baduzu, hots egin edo mezu elektronikoren bat bidali helbide hauetako edozeinetara:
Aitor Esteban Etxebarria
Herri Administrazioetan
Hizkuntza Normalizatzeko teknikaria
a-esteban@ej-gv.es
Telf.: 945 018085
Iratxe Etxebarria Arizmendi
Herri Administrazioetan
Hizkuntza Normalizatzeko teknikaria
iratxe-etxebarria@ej-gv.es
Telf.: 945 016923