Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketa Erregistroa

Administrazio-tresna bat da, hondakinen trazabilitatea eta ekoizpen- eta kudeaketa-arloko legezko betebeharrak betetzen direla bermatzen duena. Honako hauei buruzko informazio homogeneo eta eguneratua izatea du helburu:

  • Hondakinen hasierako ekoizleak.
  • Kudeatzaile baimenduak.
  • Tratamendu-, balorizazio- eta deuseztapen-eragiketak.
  • Hasierako ekoizleak, honako hauek sortzen dituztenak:
    • Urtean 10 tona hondakin ez-arriskutsu baino gehiago.
    • Edozein hondakin arriskutsu.
  • Kudeaketan esku hartzen duten kudeatzaileak, negoziatzaileak, agenteak eta garraiolariak.
  • Artxibo kronologiko elektronikoaHonako hauek jaso behar ditu:
    • Hondakinaren jatorria, izaera eta kantitatea.
    • EHZ kodea.
    • Sortze-data eta helmuga.
    • Baimendutako kudeatzailearen identifikazioa.
  • Urteko memoriaAgintaritza eskudunari bidalitako artxibo kronologikoaren laburpena.
  • Dokumentuen kontserbazioa: Kontratuak, identifikazio-dokumentuak eta tratamendu-ziurtagiriak.

Informazioaren egitura eskematizatu eta erlazionatu egiten da, erakundearen, zentro(ar)en eta inskripzioen artean. Erakunde batek zentro bat edo gehiago izan ditzake, eta zentro batek inskripzio bat edo gehiago izan ditzake.

Erakundea zalantzarik gabe identifikatzen da bere IFZren bidez, eta hari lotuta daude elkartuta dituen zentroak. Ezin dira egon IFZ berak identifikatutako bi erakunde desberdin.

Zentroak modu bakarrean identifikatzen dira zentroa kokatuta dagoen autonomia-erkidegoak esleitutako NIMAren bidez, eta erakunde bati lotuta daude. Erakunde bati atxikitako zentrobat edo gehiago egon daitezke, baina inoiz ezin dira egon bi zentro edo gehiago NIMA berarekin.

Inskripzioak modu bakarrean identifikatzen dira motaren eta inskripzio-zenbakiaren arabera, autonomia-erkidego eskudunak esleituta, eta zentro bati lotuta daude.

Azken aldaketako data: