Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Hondakin ez-arriskutsuen garraiolari profesionalaren aurretiazko komunikazioa

Deskribapena


Hondakin ez-arriskutsuen garraiolari profesional gisa izena ematea Euskadiko Hondakinen Ekoizpen eta Kudeatzaile Erroldan


Hondakin ez-arriskutsuen garraiolari profesionalaren aurretiazko komunikazioa

Hondakin ez-arriskutsuak modu profesionalean garraiatzeko jarduera hasi aurretiako komunikazioaren idazkiak informazioa hau izan behar du:

  • Enpresaren eta bere legezko ordezkariaren identifikazio-datuak (1.- Enpresaren datuak)
  • Jarduera egiten den zentroaren identifikazio-datuak. (2.- Zentroaren datuak)
  • Garraiatuko diren hondakinak, Hondakinen Europako Zerrendaren arabera identifikatuta (3.- garraiatutako hondakin ez-arriskutsuak).
  • Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean, salgaien garraioaren arloan indarrean dagoen legeriaren arabera (VIII.2.b eranskina) duen baimenaren edukia.
  • Hondakin ez-arriskutsuak garraiatzeko erabiliko diren ibilgailuen zerrenda (ibilgailu mota, matrikula, marka eta modeloa). Horrekin batera ibilgailuen dokumentazioaren kopia aurkeztuko da (zerbitzu publiko edo pribatuen garraio-txartelak, dagokionaren arabera, alta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) edo haren azken ordainagiria) (4.- Garraio-ibilgailuen datuak)

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko edo juridikoak, helbide edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak, eta modu profesionalean hondakin ez-arriskutsuak garraiatzen dituztenak.

Hondakinak modu profesionalean garraiatzen dituztenak hauek dira:

  • Hondakinak hirugarrenen kontura garraiatzen dituztenak. Salgaien eskatu ahalako garraio publikorako gaikuntza-titulua eduki beharko dute.
  • Kudeatzaileek beren kontura egiten duten garraioa, bai ekoizleengandik tratamendu-instalazio batera, bai tratamendu-instalazio batetik beste hirugarren batera. Salgaien garraio pribaturako gaikuntza-titulua eduki beharko dute.
  • Ekoizleak bere hondakinak tratamendu-planta batera modu erregularrean eta ohikoan egiten duen garraioa. Salgaien garraio pribaturako gaikuntza-titulua eduki beharko dute. Hemen sartzen da obra bateko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak garraiatzea tratamendu-planta batera, eraikuntza-enpresak egiten duenean.

Aplikatu beharreko araudia


Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Hondakin ez-arriskutsuen garraiolari profesionalaren aurretiazko komunikazioa: 0122601

Administrazioari jakinaraztea


IKSeeM aplikazioan eskaera bat sortzeko ezkerraldeko menuaren ondorengo atalarera jo beharko duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean WASTE - RESIDUOS NO PELIGROSOS sektorea eta TRANSPORTISTAS RNP prozedura aukeratu beharko duzu.

Osatu, gorde eta sartu EXCEL formatutako inprimakia IKS aplikazioan (ezarritako formatua baino ez da onartuko)

GUÍA E-DMA PROCEDIMIENTO TRANSPORTISTA RNP (PDF, 1 MB)