Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

P01-P02 Hondakin arriskutsuen ekoizlea eta ekoizle txikia

Deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin arriskutsuak sortzen dituzten jardueren titularrak, hondakin arriskutsuak sortu izanaren komunikazioa aurkeztu beharko dio ingurumen organoari.

P01-P02 Hondakin arriskutsuen ekoizlearen eta ekoizle txikiaren aurretiazko komunikazioa

Hondakin Arriskutsuen Ekoizle Txikien kasuan, Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketaren Erregistroko Hondakin Arriskutsuen Ekoizle Txikien atalean iraungo badute, enpresak bere horretan eutsiko die sortzen dituen hondakin arriskutsuen izaerari eta ezaugarriei, erregistroan inskribatzeko deklaratutakoari jarraikiz, bai eta hondakinok manipulatu eta aldi baterako gordetzeko baldintzei ere, betiere gehienez 10.000 kg/urte hondakin arriskutsu sortzeko mugarekin.

Hondakin Arriskutsuen Ekoizleen kasuan, Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketaren Erregistroko Hondakin Arriskutsuen Ekoizleen atalean iraungo badute, enpresak bere horretan eutsiko die sortzen dituen hondakin arriskutsuen izaerari eta ezaugarriei, erregistroan inskribatzeko deklaratutakoari jarraikiz, bai eta hondakinok manipulatu eta aldi baterako gordetzeko baldintzei ere, betiere gutxienez 10.000 kg/urte hondakin arriskutsu sortzeko betebeharrarekin.

Gidak:

P01-P02 Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketako Erregistroan datuak aldatzea

Zentro ekoizlearen instalazioetan edo prozesuetan aldaketaren bat egin nahi bada, eta aldaketa horrek eragina izan badezake hondakin arriskutsuen izaeran edo horiek sortzeko, manipulatzeko, gordetzeko edo kudeatzeko baldintzetan, aldaketa hori jakinarazi eta arrazoitu beharko zaio Ingurumen Organo honi, eta organo horrek egoki baderitzo, Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketaren Erregistroko inskripzioa zabaldu edo aldatu beharko da.

Hondakin Arriskutsuen Ekoizle Txikien kasuan, edozein hondakin arriskutsutan, urtean sortutako kopuruan aldaketarik badago, baina guztira sortutako hondakin arriskutsuen kopurua ez bada 10.000 kg/urte baino handiagoa, eta aldaketak ez badu eraginik aipatu alderdietako ezeinetan, ez dago zertan jakinarazi, ez eta inskripzioa zabaldu edo aldatu ere.

P01-P02 Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketa Erregistroan baja ematea

OHARRA: Jarduera bertan behera uzteagatik edo eteteagatik Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketa Erregistroan baja emateko eskatzen baduzu, jarduera eteteko edo bertan behera uzteko eskaera ere egin beharko duzu, horretarako argitaratutako Gidaren (PDF, 1 MB) urratsei jarraituz. Bi izapide horiek ahalik eta azkarren bateratzeko lanean ari gara.

Nori dago zuzenduta

Edozein pertsona fisiko edo juridiko bere jarduerak hondakinak sortzen dituenean, edo aurre-tratamentu edo nahasketa operazioak egiten dituen edozein pertsona, hondakin horien izaera edo konposizioan aldaketak eragiten baditu.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • P01-P02 Hondakin arriskutsuen ekoizlearen eta ekoizle txikiaren aurretiazko komunikazioa: 0121601
  • P01-P02 Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketako Erregistroan datuak aldatzea: 0121602
  • P01-P02 Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketa Erregistroan baja ematea: 0121603

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk

Administrazioari komunikazio-egintza