Hezkuntza Saila

Hezkuntza Berezia. Ordezkagunea

Maiatzaren 9an, astelehena, Hezkuntza Bereziko kolektiboaren eguneroko ordezkapenen kudeaketa hasiko da Ordezkagunearen ataritik. Beraz, maiatzaren 10erako plazak eskatu nahi dituzten izangaiek atariaren bidez egin beharko dute eskaera. Lanpostuak eskatzeaz gain, hautagaiek beste funtzionalitate batzuk ere izango dituzte eskura, hala nola lan-egoera kudeatzea, esleipena kontsultatzea eta abar.

Maiatzaren 9ra arte Ordezkagunea aplikazioa ez da aktibo egongo Hezkuntza Bereziko langileen ordezkapenetarako.