Zorra zatitzeko edo geroratzeko baimena borondatez ordaintzeko epean
- Erakundea:
- Ekonomia eta Ogasuna
Deskribapena
Euskadiko Ogasun Nagusiari itzuli beharreko zuzenbide publikoko zorrak zatikatzerik edo geroratzerik badago borondatezko aldian, baldin zordunak eskaera egiten badu egoera ekonomiko eta finantzarioa dela-eta, aldi batez, ezin diolako zorrari aurre egin jarritako epeen barruan. Ordainketak geroratzen edo zatikatzen badira, zenbateko horiek epe exekutiboko errekarguak kenduta, hala badagokio zergen berandutze-interesa, diruaren legezko interesa edo dirulaguntzen arloko legeriaren interes espezifikoa sortuko dute, aplikatu behar den Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz, kontuan hartuta zerga-zorrak, zergaz kanpoko zorrak edo dirulaguntzak itzultzekoak diren, hurrenez hurren.
LASTER, TRAMITE GUZTIAK TELEMATIKOKI EGIN AHAL IZANGO DIRA.
Zorrak zatikatu/geroratzea
Aurrez zorra jakinarazi zaien interesdunek (pertsona fisikoak/juridikoak) eska dezakete geroratzeko/zatikatzeko baimena. Norberaren izenean edo ordezkari baten bidez jardun dezakete.
Kontua kudeatuk duen sailak, behin zordunaren eskaera jasota duela, premiamendu-prozedura hasteko ekimenak geldiaraziko ditu, eta SIPCAren bidez, Finantza Politiken zuzendaritzara bidaliko ditu beharrezkoak diren datuak, eskumena daukan organoak ebazpena egin dezan. Ebazpenean, baimendu ala ukatuko egingo zaio eskatzaileari gerorapena/zatikapena, eta ondoren, horren berri jakinaraziko zaie bai eskatzaileari bai espedientea kudeatzen duen sailari. Azken honek, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erreglamenduaren 45. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ebazpenean ezarritako ordaintzeko baldintzak betetzen diren egiaztatu beharko du. Baldintzok bete ezean, Sail interesdunak, borondatezko epeko diru bilketaren kudeaketarako eskumenduna izanik, exekuzio epeko diru-bilketa hasteko beharrezko ekintzei ekingo die.
Berraztertze-errekurtsoa
Interesdunek badute, aukeran, errekurtsoa hau jartzerik, ebazpenaren berri izan eta hilabeteko epean. Zorra geroratu/atzeratzeko eskaeraren gainean ebazpena eman duen organoari aurkeztu beharko diote errekurtsoa, argi utzita horren kontra ez dela erreklamazio ekonomiko-administratiborik jarri EEAEN. Halako erreklamazio ekonomiko-administratiboa jar dezakete bakarrik errekurtsoa berariaz ebatzita dagoenean edo administrazioaren isiltasunagatik ezetsita jo daitekeenean.
Garantiak jartzea
18.000 €-tik gorako zorretan jarri behar da garantia.
Gehienetan, bankuaren abala edo kauzio-asegurua izango da garantia.
Zorra geroratu/zatikatu nahi izan baina abalik jartzeko modurik ez badauka, bestelako garantia batzuk jartzeko aukera izango du interesdunak (higiezinen baten gaineko hipoteka edo bahitura, desplazamendu eta guzti ala ez), edo zuzenbideak ontzat ematen duen beste edozein garantia. Bestela, garantiaren ordez bahiketa-idazkun prebentiboa ere egin dezake bereak dituen ondasunen gainean, baldin zorra borondatezko epea badago oraindik.
Garantiak itzultzeko edo desegiteko eskaera
Garantiak itzultzeko, aurretik eskaera egin beharko du interesdunak, zorra guztiz ordaindu eta gero (zorrak sortutako interesak barne) edo zorra ezeztatu eta gero.
Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoei eta pertsona juridikoei zuzenduta dago.
Aplikatu beharreko araudia
Zorrak zatikatu/geroratzea
Berraztertze-errekurtsoa
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Ekonomia eta Ogasuna / Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomia eta Ogasuna / Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua
Internet
Euskadi.eus kontaktu-postontzia
Telefonoa
012 / 945 01 80 00
Aurrez aurre (hitzordua)
Zuzenean bulegoak
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38
Kodea(k)
- Zorrak zatikatu/geroratzea: 0600601
- Berraztertze-errekurtsoa: 0600605
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
GERORATZEKO/ZATIKATZEKO eskaeraren eredu normalizatua, zordunak edo bere ordezkariak izenpetuta. Bertan, eskatzailearen datuak, geroratzea eskatzen den zorra, ordainketa-egutegiaren proposamena eta ordainketak helbideratu ahal izateko bankuko datuak adieraziko dira, eta horrela balegokio, 18.000,-€tik gorako zorretarako, eskaintzen den bermea ere bai.
Arreta Zerbitzua: Zuzenean
Eskabideak herritarrentzako arreta buegoetan entregatzeko, aurretiko hitzordua eskatu behar da: Eskatu hitzordua
Zuzenean zerbitzua | Hiria | Helbidea |
---|---|---|
Bizkaia | Bilbao | Gran Vía D. Diego López de Haro, 85 |
Gipuzkoa | Donostia-San Sebastián | Andía kalea, 13 |
Álava/Araba | Vitoria-Gasteiz | Ramiro de Maeztu kalea, 10 |
EAEko erregistro laguntzaileak
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sarrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan adierazten diren tokietan.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
-
Eskaera ordaintzeko borondatezko epe barruan aurkeztu beharko da.
- Zorra 18.000,00 € baina handiagoa bada, behar beste garantia.
- Zorra geroratzeko edo zatikatzeko eskaera eragin duten arazo ekonomikoak egiaztatzeko agiriak.
Eskaera egiteko 2 aukera dituzu:
- Online inprimakia bete eta beharrezko dokumentuak formatu digitalean erantsi. Ondoren, inprimakia paperean inprimatu, eskuz sinatu eta adierazitako aurkezpen-lekuetan aurkeztu behar duzu.
- Online inprimakia bete gabe inprimatu. Inprimatu ondoren, eskuz bete eta sinatu behar duzu. Ondoren, adierazitako aurkezpen-lekuetan aurkeztu behar duzu.
Online inprimakia betetzen baduzu eta dokumentuak formatu digitalean eransten badituzu (lehenengo aukera), hau izan behar duzu kontuan:
- Administrazioak inprimakia eta erantsitako dokumentuak hilabete bateko epean gordeko ditu.
- Hilabete bateko epe horren barruan inprimakia sinatuta aurkeztu behar duzu adieraztitako aurkezpen-lekuetan.
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
7 hilabete, eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Arreta Zerbitzua: Zuzenean
Eskabideak herritarrentzako arreta buegoetan entregatzeko, aurretiko hitzordua eskatu behar da: Eskatu hitzordua
Zuzenean zerbitzua | Hiria | Helbidea |
---|---|---|
Bizkaia | Bilbao | Gran Vía D. Diego López de Haro, 85 |
Gipuzkoa | Donostia-San Sebastián | Andía kalea, 13 |
Álava/Araba | Vitoria-Gasteiz | Ramiro de Maeztu kalea, 10 |
EAEko erregistro laguntzaileak
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sarrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan adierazten diren tokietan.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Baliabidea pertsonalean aurkezteko, dagokion dokumentazioa izendatu behar duzu.
EEAEren aurreko Erreklamazio ekonomiko-administratiboa. Hilabete bateko epean aurkeztu behar da, berraztertze-errekurtsoaren ebazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, edo errekurtsoa ezetsi eta hurrengo egunetik hasita
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.
- Berraztertze-errekurtsoa
-
Idatzia helarazi behar zaio, geroratze/zatikatzearen inguruan errekurritu nahi den ebazpena eman zuen organoari.
Ordezkariren baten bidez jarduten bada errekurtso-egilea, errekurtsoa ez ezik, ordezkapena justifikatzeko agiria ere aurkeztu beharko da.
Ez da beharrezkoa erreklamazioa jartzeko berariazko idazki-eredurik erabiltzea.
Arreta Zerbitzua: Zuzenean
Eskabideak herritarrentzako arreta buegoetan entregatzeko, aurretiko hitzordua eskatu behar da: Eskatu hitzordua
Zuzenean zerbitzua | Hiria | Helbidea |
---|---|---|
Bizkaia | Bilbao | Gran Vía D. Diego López de Haro, 85 |
Gipuzkoa | Donostia-San Sebastián | Andía kalea, 13 |
Álava/Araba | Vitoria-Gasteiz | Ramiro de Maeztu kalea, 10 |
EAEko erregistro laguntzaileak
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sarrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan adierazten diren tokietan.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
- Interesdunek badute, aukeran, errekurtsoa hau jartzerik, ebazpenaren berri izan eta hilabeteko epean. Zorra geroratu/atzeratzeko eskaeraren gainean ebazpena eman duen organoari aurkeztu beharko diote errekurtsoa, argi utzita horren kontra ez dela erreklamazio ekonomiko-administratiborik jarri EEAEN. Halako erreklamazio ekonomiko-administratiboa jar dezakete bakarrik errekurtsoa berariaz ebatzita dagoenean edo administrazioaren isiltasunagatik ezetsita jo daitekeenean.

Hilabete 1
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak