Ekonomia eta Ogasun Saila

Euskadiko Administrazio Orokorraren Zor Publikoa

2020ko Bonu Jasangarrien Jaulkipenaren inbertsoreei aurkezpena 

Eusko Jaularitzaren Finantza Estrategia Jasangarria

Ogasun eta Ekonomia Sailaren Arduradunek inbertitzaileei Euskadiko egoera ekonomikoa eguneratua ezagutzeko "road show no deal" bat burutu dute.

Halaber, Euskadi 2018ko jasangarri bonoaren inpaktuaren txostena aurkezpena egiteko aukera aprobetxatu zuten.

Bonu Jasangarrien Jaulkipena

Eusko Jaurlaritzak proiektu berdeekin eta sozialekin lotutako bonuetarako esparru bat garatu du, eta, hari esker, jasangarritasunarekin lotutako bonuak jaulki ditzake. Eusko Jaurlaritzaren iraunkortasunari lotutako bonuetatik datozen diru sarrerak ingurumen- eta gizarte-proiektuen nahasketa bati esleituko zaizkio. Eusko Jaurlaritzak zeregin garrantzitsua bete nahi du bonu jasangarrien merkatuaren garapenean, eta, halaber, finantzaketa arduratsua eta eraginkorra sustatu nahi du eskualdeko ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-erronkei aurre egiteko.

Eusko Jaurlaritzak Sustainalytics kontratatu du Eusko Jaurlaritzaren Bonu Jasangarrien Esparrua berrikusteko eta Bonu Iraunkorra 2017ko Bonu Berdeen printzipioekin (GBP) eta 2017ko Gizarte Bonuen Printzipioekin (SBP) lerrokatzeari buruzko iritzia emateko Internacional Capital Market Association- "ICMA" izenekoaren administrazioaren eta markoaren ingurumen- eta gizarte?kredentzialen arabera.

2018ko maiatzean, Eusko Jaurlaritzak 500 milioi euroko jaulkipen jasangarri bat egin zuen, esparru jasangarria landu eta Sustainalyitcs erakundearen bigarren iritzia lortu ondoren. Bonu-merkatu jasangarriaren garapenean eginkizun garrantzitsua betetzeko politikari jarraikiz, eta finantzaketa arduratsua eta eraginkorra bilatuz, 600 milioiko bonu jasangarrien bigarren jaulkipena egingo du.

Horrelako jaulkipen-irizpide hautagarriak eta gainerako eskakizunak definitzen dituen esparru jasangarriaren baldintzak inbertitzaileei aurkezteko, Euskadiren egoera ekonomikoaren azalpenarekin batera, dokumentu hau egin da:

 

Euskadiko Administrazio Orokorraren zor publikoa

Honako lerro hauekin taxutzen du Eusko Jaurlaritzak zorren politika: merkatuak dibertsifikatzea, zorraren kostua ahalik eta gehien murriztea, zorra politika ekonomikoa gauzatuz koordinatzea, eta bigarren mailako balio-merkatuen eraginkortasuna bultzatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoaren kreditu-kalifikazioa (rating esaten zaiona) ospe gehien duten hiru kalifikazio-agentzien eskalaren gorenean dago. Subiranoaren zorra baino gorago daukate jarrita hiru agentziek EAEko ratinga. Hona Euskadiko ratingak:

      • Standard & Poor’s: AA-
      • Moody’s: A3
      • Fitch: A -

Eta agentziek berriki argitaratutako txostenak ere baditugu:

                   "Nota de prensa BC 2019 julio 19".

Inbertitzaileentzako aurkezpena:

Hona hemen Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko zorraren zifraren bilakaera historikoa, milioi eurotan adierazita:

URTEA ZOR BIZIA
2019 8.644,82
2018 9.134,28
2017 9.082,19
2016 8.765,24
2015 8.227,24
2014 7.748,24
2013 7.087,73
2012 6.088,50
2011 4.900,29
2010 4.382,10
2009 2.080,75
2008 491,90
2007 301,87
2006 518,38
2005 701,57
2004 932,29
2003 1.048,22
2002 923,09
2001 1.130,18
2000 1.520,83
1999 1.851,39
1998 2.037,41
1997 2.108,33
1996 1.951,62
1995 1.752,63
1994 1.494,96

Espainiako Bankuak azkena argitaratu dituen datuak ikusteko esteka daukazue hemen, gehiegizko defizitaren prozeduraren (GDP) arabera kalkulatuta:

 

Zorraren adierazleak:

  • Eskatzeko pasiboa (GDParen arabera) / BPG = 12,2% (2019/12/31)
  • Eskatzeko pasiboa (GDParen arabera) / Biztanle kopurua =  4.336,90 euro, biztanleko. (2019/12/31)
  • EAEren zorra / EAEren aurrekontua 2020 = 73,42%. (2019/12/31)

 

Azken aldaketako data: