Ekonomia eta Ogasun Saila

Zorra zatitzeko edo geroratzeko baimena betearazpen-aldian

Deskribapena


Euskadiko Ogasun Nagusiari itzuli beharreko zuzenbide publikoko zorrak zatikatzerik edo geroratzerik bada betearazpen-aldian, baldin zordunak eskaera egiten badu egoera ekonomiko eta finantzarioa dela-eta, aldi batez, ezin diolako zorrari aurre egin jarritako epeen barruan. Geroratu edo zatikatuko diren ordainketen zenbatekoek atzerapenagatiko interesak sorraraziko dituzte luzapenak iraun artean, atzerapenagatiko interes tipoaren ala legez ezarritako interes tipoaren arabera, zerga-zorrak diren ala ez.

LASTER, TRAMITE GUZTIAK TELEMATIKOKI EGIN AHALKO DIRA.


Zorrak zatikatu/geroratzea

Aurretik zorra dutela jakinarazi zaien interesdunek (pertsona fisikoak/juridikoak) eska dezakete zorra geroratzeko/zatikatzeko baimena. Norberaren izenean edo ordezkari baten bidez jardun dezakete.

Zuzenbide publikoko zorrak ordaintzeko obligazioa dutenek, BORONDATEZ ORDAINTZEKO ALDIA IGARO OSTEAN, izango dute zorra gerora ordaintzeko eskatzerik, bere diruzko egoera dela-eta, aldi baterako, ez bada gai zorra ordaintzeko, eta administrazioak ere bere gisara hala irizten badio. Gerora ordainduko diren zenbatekoek -premiamendu-gainordaina kenduta, halakorik izanez gero- Estatuko Aurrekontu orokorren legeak ezarritako legezko interesa edo berandutza-interesa sortuko dute geroratutako zorraren gainean, borondatez ordaintzeko epea amaitu zenetik emandako epeak igaro arte dagoen denbora-tartea kontuan hartuta.


Berraztertze-errekurtsoa

Interesdunek badute, aukeran, errekurtsoa hau jartzerik, ebazpenaren berri izan eta hilabeteko epean. Zorra geroratu/atzeratzeko eskaeraren gainean ebazpena eman duen organoari aurkeztu beharko diote errekurtsoa, argi utzita ez dela erreklamazio ekonomiko-administratiborik jarri EEAEN. Halako erreklamazio ekonomiko-administratiboa jar dezake bakarrik errekurtsoa irmo ebatzita dagoenean edo administrazioaren isiltasunagatik ezetsita jo daitekeenean.


Garantiak jartzea

18.000 €-tik gorako zorretan jarri behar da garantia.

Gehienetan, bankuaren abala edo kauzio-asegurua izango da garantia.

Zorra geroratu/zatikatu nahi izan baina abalik jartzeko modurik ez badauka, bestelako garantia batzuk jartzeko aukera izango du interesdunak (higiezinen baten gaineko hipoteka edo bahitura, desplazamendu eta guzti ala ez), edo zuzenbideak ontzat ematen duen beste edozein garantia. Bestela, garantiaren ordez bahiketa-idazkun prebentiboa ere egin dezake bereak dituen ondasunen gainean, baldin zorra borondatezko epea badago oraindik.


Garantiak itzultzeko edo desegiteko eskaera

Garantiak itzultzeko, aurretik eskaera egin beharko du interesdunak, zorra guztiz ordaindu eta gero (zorrak sortutako interesak barne) edo zorra ezeztatu eta gero.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoei eta pertsona juridikoei zuzenduta dago.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomia eta Ogasuna / Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia eta Ogasuna / Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Zorrak zatikatu/geroratzea: 1056601
  • Berraztertze-errekurtsoa: 1056604
  • Garantiak jartzea: 1056602
  • Garantiak itzultzeko edo desegiteko eskaera: 1056603

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

7 hilabete, eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabete 1

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabete 1

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.