Hauteskunde Orokorrak 2016. Egutegiak-Gertaerak
Egutegiak
Egutegi orokorra: (egutegi honetako datatik datako epeak beti biak barnekoak dira)
Hauteskunde-deialdia
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| Deialdiko dekretua egitea | Maiatzaren 3a | Konstituzioa, 99.5 eta Kongresu-araudia, 172.2 |
| Hauteskundeen deialdia BOEan argitaratzea | Maiatzaren 3a | HAOLO, 42.1 eta 2 |
Hauteskunde-administrazioa: hauteskunde-batzordeak
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| PHB eta EHBen hasierako eraketa: bokal judizialak. | Maiatzaren 6a | HAOLO, 14.1 |
| Bokal judizialak ordeztea. | Maiatzaren 7tik 10era | HAOLO, 14.2. |
| PHB eta EHBen osaera LHAOetan argitaratzea. | Maiatzaren 11a | HAOLO, 14.3 |
| Hautagaitzen ordezkariek bokal ez-judizialak izendatzeko elkarrekin egindako proposamena. | Maiatzaren 30etik ekainaren 8ra | HAOLO, 10.1.b) eta 11.1.b) |
| Hautagaitzen ordezkariak adostasunera iritsi ezean, bokal ez-judizialak izendatzea PHBari edo EHBari dagokio. | Ekainaren 9a | HAOLO, 10.1.b) eta 11.1.b) |
Barrutiak sailkatzea: hauteskunde-atalak eta -mahaiak
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| HEBPOk LHAOetan argitaratzea hauteskunde-atalen, hauteslekuen eta hauteskunde-mahaien kopurua eta muga. | Maiatzaren 9a | HAOLO, 24.2. |
| Hautesleek mugapen horien aurkako erreklamazioak aurkeztea PHBen aurrean. | Maiatzaren 10etik 15era | HAOLO, 24.3. |
| PHBek mugapenei buruzko erreklamazioak ebaztea. | Maiatzaren 16tik 20re | HAOLO, 24.3. |
| Hauteskunde-atalen, -mahaien eta hauteslekuen behin betiko zerrenda argitaratzea udaletxeetan eta INEren webgunean. | Ekainaren 16tik 25era | HAOLO, 24.4. |
Erroldaren erakustaldia, hauteskunde-aldiko zuzenketak eta errolda-txartelak
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| Indarrean diren hautesle-zerrenden erakustaldia, udaletxeetan eta kontsuletxeetan. | Maiatzaren 9tik 16ra | HAOLO, 39.2. |
| HEBPOn aurkeztea: 1.- Hautesleek erreklamazioak egitea, hautesle-zerrendan sartu edo ez sartzeagatik. 2.- Hautagaitzek erreklamazioak egitea, udaleko hautesle-erroldako hautesle-kopurua arrazoirik gabe asko handitu delako. |
Maiatzaren 9tik 16ra | HAOLO, 39.3. eta 4. |
| HEBPOk erreklamazioak edo inpugnazioak ebaztea. | Maiatzaren 17tik 19ra | HAOLO, 39.6. |
| HEBPOk agintzea zuzenketak jendaurrean jartzeko, eta aldaketa horiek erreklamaziogileei, udalei eta kontsuletxeei jakinaraztea. | Maiatzaren 20a | HAOLO, 39.6. |
| HEBPOren ebazpenen aurkako errekurtsoa administrazioarekiko auzien epailearen aurrean. | Maiatzaren 21etik 25era | HAOLO, 40.1. |
| Epaileak errekurtsoa ebaztea. | Maiatzaren 26tik 30era | HAOLO, 40.2. |
| Epailearen epaia jakinaraztea hautesleei, udalari, kontsuletxeari eta HEBPOri. | Maiatzaren 30a | HAOLO, 40.2. |
| HEBPOk hautesleei errolda-txartela bidaltzea. | Maiatzaren 30etik aurrera | HAOLO, 39.7 |
| HEBPOk hautagaitzen ordezkariei eta EHBei hautesle-errolda entregatzea. | Maiatzaren 31tik aurrera | HAOLO, 41.5 |
Hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| Udalek zozketa egitea, hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko. | Maiatzaren 28tik ekainaren 1era | HAOLO, 26.2 eta 4 |
| EHBk mahaikideen izendapena jakinaraztea izendatutako partikularrei, bai eta eginbeharren eskuliburua ematea ere. | Ekainaren 2tik 4ra | HAOLO, 27.2. |
| Izendatutako partikularrek EHBren aurrean alegatzea mahaikide izatea eragozten dieten arrazoi edo desenkusak. | Ekainaren 5etik 11ra | HAOLO, 27.3. |
| EHBk ebaztea, eta hala badagokio, ordezkapena jakinaraztea lehen ordezkoari. | Ekainaren 12tik 16ra | HAOLO, 27.3. |
| Mahaikideek EHBri jakinaraztea ezin direla kargua betetzera joan. | Ekainaren 22 arte | HAOLO, 27.4. |
Hautagaitzetako ordezkariak hauteskunde-administrazioaren aurrean
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| Alderdiek, federazioek eta koalizioek HBZren aurrean ordezkari nagusiak izendatzea. | Maiatzaren 3tik 11ra | HAOLO, 168.1 |
| Ordezkari nagusiak HBZren aurrean hautagaitzen ordezkariak izendatzea. | Maiatzaren 3tik 13ra | HAOLO, 168.2 |
| HBZk PHBei jakinaraztea beren barrutietako hautagaitzen ordezkarien izenak. | Maiatzaren 14tik 15era | HAOLO, 168.3 |
| PHBen aurrean hautagaitzen ordezkariak aurkeztea, izendapena onartzeko. | Maiatzaren 16tik 17ra | HAOLO, 168.4 |
Hautagaitzak aurkeztea eta aldarrikatzea
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| Hautaezinak PHB eskudunaren aurrean aurkeztea/dimisioa ematea. | Maiatzaren 6tik 23ra | HAOLO, 7.1 |
| Hautesle-elkarteen eta aurkeztu nahi duten baina 2015eko hauteskundeetan ordezkaritzarik lortu ez zuten hautagaitzen sinadurak jasotzea. | Maiatzaren 3tik 23ra | HAOLO, 169.3 |
| Hauteskunde-koalizioaren eraketa jakinaraztea, dagokion PHBaren aurrean. | Maiatzaren 4tik 13ra | HAOLO, 44.2 eta 169.1 |
| Hautagaitzak dagokion PHBaren aurrean aurkeztea. | Maiatzaren 18tik 23ra | HAOLO, 45 eta 169.1 |
| Aurkeztutako hautagaitzak BOEn argitaratzea. | Maiatzaren 25a | HAOLO, 47.1 eta 169.4 |
| Dagokion PHBak hautagaitzei jakinaraztea aurkitutako edo salatutako irregulartasunak. | Maiatzaren 27a | HAOLO, 47.2 |
| Ordezkariek hautagaitzetan aurkitutako edo salatutako irregulartasunak konpontzeko epea. | Maiatzaren 28tik 29ra | HAOLO, 47.2 |
| Dagokion PHBak hautagaitzak aldarrikatzea. | Maiatzaren 30a | HAOLO, 47.3 |
| Aldarrikatutako hautagaitzak BOEn argitaratzea. | Maiatzaren 31a | HAOLO, 47.5 eta 169.4 |
| Aldarrikatutako hautagaitzei PHBak boto-paperen ereduak entregatzea. | Maiatzaren 31tik ekainaren 1era | HAOLO, 70.4 |
| Baztertutako hautagaitzek edo hautagaiek administrazioarekiko auzien epaitegian hauteskunde-auziagatiko errekurtsoa aurkeztea. | Ekainaren 1etik 2ra | HAOLO, 49.1 eta 2 |
| Aurkeztutako errekurtsoari buruzko ebazpen judiziala. | Ekainaren 3tik 4ra | HAOLO, 49.3 |
| Konstituzio Auzitegiaren aurrean babes-eskaera. | Ekainaren 5etik 6ra | HAOLO, 49.4 |
| Konstituzio Auzitegiak babes-eskaera ebaztea. | Ekainaren 7tik 9ra | HAOLO, 49.4 |
Hauteskunde-aldian botere publikoei ezarritako debekuak
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| Aginte publikoei debekatzea publizitateko edo komunikazioko erakunde-kanpainak egitea, salbu eta interes publikoa babesteko eta zerbitzu publikoak egoki egiteko ezinbestekoak diren jarduketak. | Maiatzaren 3tik ekainaren 26ra | HAOLO, 50 |
| Aginte publikoei debekatzea lortutako emaitzak edo betetako helburuak ekitaldietan aipatzea, bai eta hautagaitzen adierazpenak edo irudiak erabiltzea ere. | Maiatzaren 3tik ekainaren 26ra | HAOLO, 50.2 |
| Aginte publikoei debekatzea obra eta zerbitzu publikoen inaugurazio-ekitaldiak egitea; hala ere, funtzionatzen has daitezke. | Maiatzaren 3tik ekainaren 26ra | HAOLO, 50.3 |
Hautagaitzen hauteskunde-aurrekanpaina
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| Aurrekanpaina: Hauteskunde-zerrendei debekatzea hauteskunde-propagandako ekintzak egitea karteletan, merkataritza-euskarrietan edo hedabideetan. | Maiatzaren 3tik ekainaren 9ra | HAOLO, 53 |
Hauteskunde-kanpaina
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| Hauteskunde-kanpainaren iraupena | Ekainaren 10etik 24ra | HAOLO, 51.2 |
| Hauteskunde-inkesten emaitzak zabaltzeko debekua | Ekainaren 21etik 25era | Euskal Autonomia Erkidegoko publizitate instituzionalari buruzko abenduaren 23ko HAOLO, 69.7 |
Hauteskunde-kanpainako propaganda eta ekitaldiak
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| Hautagaitzek hauteskunde-propagandarako posta-bidalketak Corresoen uzteko epea. | Maiatzaren 1etik ekainaren 16ra 14:00 orduak arte 2016-06-15eko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da | HAOLO, 59 PRE 667/2016 Agindua, 2016ko hauteskunde orokorretan posta-zerbitzuak dituen betebeharrei buruzkoa. |
| Udalek EHBei jakinaraztea kartelak doan jartzeko zer leku erabil daitezkeen. | Maiatzaren 4tik 10era | HAOLO, 56.1 |
| EHBek hautagaitzei jakinaraztea zer leku dituzten kartelak jartzeko. | Ekainaren 1a | HAOLO, 56.3 |
| Udalek EHBri, eta EHBk PHBri jakinaraztea zer lokal ofizial eta leku publiko dituzten hauteskunde-kanpainako ekitaldiak doan egiteko. | Maiatzaren 4tik 13ra | HAOLO, 57.1 |
| LHAOetan argitaratzea zer lokal eta toki publiko dauden hauteskunde-kanpainako ekitaldiak doan egiteko. | Maiatzaren 4tik 18ra | HAOLO, 57.2 |
| Hautagaitzen ordezkariek EHBri egitea lokal eta leku publikoak erabiltzeko eskaera. | Maiatzaren 19tik ekainaren 2ra | HAOLO, 57.2 |
| EHBk lokal eta leku publikoak hautagaitzei esleitzea, eta hautagaitzen ordezkariei jakinaraztea. | Ekainaren 3a | HAOLO, 57.3 |
Egoitza espainian dutenek botoa posta bidez emateko
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| Botoa posta bidez emateko eskaera egin behar da | Maiatzaren 3tik ekainaren 16ra | HAOLO, 72.a) |
| Erroldan inskribatuta daudelako ziurtagiria eta botoa emateko hauteskunde-dokumentazioa bidaliko die HEBPOk hautesleei. | Ekainaren 6tik 19ra | HAOLO, 73.1 eta 2 |
| Hautesleek (botoa postaz emango dutenak) dokumentazioa bidaliko diote mahaiari. | Ekainaren 6tik 23ra 2016-06-22ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da | HAOLO, 73.3 |
Gaixo dauden edo desgaitasunak dituzten espainiako egoiliarrek botoa posta bidez emateko
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| Gaixorik dagoen edo desgaitasuna duen pertsonak botoa posta bidez emateko eskaera egitea, notario bidez baimendutako pertsona baten bitartez. | Maiatzaren 3tik ekainaren 16ra | HAOLO, 72.c) |
| PHBak egiaztatuko du ea botoa posta bidez emateko eskaeretan lehen adierazitako baldintzak betetzen diren. | Maiatzaren 3tik ekainaren 16ra | HAOLO, 72.c) |
| PHBak, lehen adierazitakoak egiaztatu ondoren, dagokion HEBPOra itzuliko dira eskaerak . | Ekainaren 20a arte | 605/1999 ED, 8.3 artikulua |
| HEBPOk erroldan inskribatuta izatearen ziurtagiria eta botoa emateko dokumentazioa igorriko ditu hautesleak adierazitako helbidera. | Ekainaren 6tik 19ra | HAOLO, 73.1 eta 2 |
| Botoa posta bidez mahaira bidaltzea. | Ekainaren 6tik 23ra 2016-06-22ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da | HAOLO, 73.3 |
Atzerrian aldi baterako bizi diren egoiliarrek posta bidez bozkatzeko (oporrengatik, ikasketengatik, negozioengatik kanpoan badira eta, betiere, baldin eta Espainiako egoiliarren hautesle-erroldan ageri badira)
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| Kontsuletxeko matrikula-erregistroan "ez-egoiliar" gisa inskribatuta egon behar dute. | Maiatzaren 3tik ekainaren 6ra | HAOLO, 74 eta 1621/2007 ED |
| Botoa posta bidez emateko eskaera egin. | Maiatzaren 3tik ekainaren 6ra 2016-05-26ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da | HAOLO, 74 eta 1621/2007 ED |
| HEBPOk botoa posta bidez emateko dokumentazioa bidaliko die atzerrian aldi baterako dauden egoiliarrei. | Maiatzaren 31tik ekainaren 6ra (1) | HAOLO, 74 eta 1621/2007 ED |
| Atzerrian aldi baterako dauden egoiliarrek botoa posta bidez bidaliko dute mahaira. | Maiatzaren 31tik ekainaren 22ra | HAOLO, 74 eta 1621/2007 ED |
Itsasoan diren langileek botoa posta bidez emateko
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| Botoa posta bidez emateko eskaera egin behar du, erradiotelegrafia bidez. | 2015eko urriaren 27tik abenduaren 10era | 605/1999 ED, 9.2, 3 eta 4 artikuluak |
| HEBPOak dokumentazioa bidaliko dio, itsasoan den pertsonak adierazitako portura, armadoreari, kontsignatarioari edo itsasontzira. | 2015eko azaroaren 30etik abenduaren 13ra | 605/1999 ED, 9.5 |
| Itsasoan den pertsonak posta bidez bidaliko du botoa mahaira, estatuko edozein portutatik. | Ekainaren 6tik 23ra 2016-06-22ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da | 605/1999 ED, 9.6 |
Iraunkorki atzerrian bizi direnek botoa emateko
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| HEBPOak AEHZn inskribatutako hauteslearen helbidera igorriko die botoa eskatzeko inprimakia. | Maiatzaren 3tik 28ra | HAOLO, 75.1 |
| Hautesleek HEBPOari igorriko diote botoa eskatzeko inprimakia. | Maiatzaren 3tik ekainaren 6ra (2016-05-12ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da) | HAOLO, 75.1 |
| HEBPOak hauteslearen helbidera igorriko die botoa emateko dokumentazioa. | Maiatzaren 31tik ekainaren 8ra (2) (2016-05-19ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da) | HAOLO, 75.2 eta 3 |
Boto hori entregatzeko erak:
|
Ekainaren 1etik 21era Ekainaren 22tik 26ra (20:00 ordu) (2016-06-08ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da) |
HAOLO, 75.4 HAOLO, 75.5 eta 6 |
| Kontsuletxeko bulegoek Kanpo Arazoetako Ministeriora bidaliko dituzte hautesleek hautetsontzian sartutako gutun-azalak (betiere ekainaren 24ra arte jasotakoak), baita kontsuletxeko funtzionarioak emandako akta ere. | Ekainaren 25a eta 26a (2016-06-08ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da) | HAOLO, 75.8 |
| Kanpo Arazoetako Ministerioaren Bulegoak PHBetara bidaltzea hautesleek kontsuletxeetako hautetsontzietan sartutako gutun-azalak eta kontsuletxeetan jasotako posta bidezko botoak. | Ekainaren 26tik 29ra | HAOLO, 75.10 eta 11 |
Iraunkorki atzerrian bizi diren baina hauteskunde-prozesuaren aldian aldi baterako espainian diren egoiliarren posta bidezko botoa
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| Espainiako edozein posta-bulegotan posta bidezko botoa eskatzea. | Maiatzaren 3tik ekainaren 16ra | HAOLO, 72.a) |
| HEBPOk erroldan inskribatuta izatearen ziurtagiria eta botoa emateko dokumentazioa igortzea hautesleak adierazitako helbidera. | Ekainaren 6tik 19ra | HAOLO, 73.1 eta 2 |
| Hautesleek dagokien PHBari bidaltzea posta bidezko botoa, hauteskunde dokumentazioarekin. | Ekainaren 6tik 23ra 2016-06-22ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da | HAOLO, 73.3 |
Artekariak eta ahaldunak izendatzea
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| Hautagaitzaren ordezkariak artekaria izendatzea. | Maiatzaren 31tik ekainaren 23ra | HAOLO, 78.1 |
| EHBak taloitegiko 3. eta 4. orriak bidaltzea udaletxeetara, bozketaren egunean hauteskunde-mahaietan banatzeko. | Ekainaren 24a eta 25a | HAOLO, 78.2 |
| Hauteskunde-mahaietako ahaldunak izendatzea. | Maiatzaren 31tik ekainaren 26ra | HAOLO, 76 |
Hauteskunde-administratzaileak, diru-laguntzen aurrerapena eta diru-laguntzen eguneratzea
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| Alderdi politiko, federazio eta koalizioen ordezkari nagusiek administratzaile orokorra izendatzea HBZren aurrean. | Maiatzaren 3tik 13ra | HAOLO, 174.1 |
| Alderdien ordezkari nagusiek hautagaitzetako administratzaileak izendatzea PHBaren aurrean. | Maiatzaren 18tik 23ra | HAOLO, 174.2 |
| Administratzaile orokorrak eta hautagaitzakoak HBZri eta PHBari jakinaraztea irekitako kontu korrontearen zenbakia. | Maiatzaren 3tik 26ra | HAOLO, 124.1 eta 2 |
| Hauteskunde-gastuen diru-laguntzaren % 30 aurreratzeko eskaera. | Maiatzaren 24tik 26ra | HAOLO, 127bis. 1 eta 2 |
| Eskatutako aurrerapena ordaintzea. | Ekainaren 1etik 9ra | HAOLO, 127bis.4 |
| Lortutako boto eta aulkien arabera hauteskundeetako diru-laguntzen zenbatekoak eguneratzea, bai eta hauteskunde-propaganda postontzietan banatzeko ere. Eta hautagaitzen hauteskunde-gastuaren muga finkatzea. | Maiatzaren 4tik 8ra | HAOLO, 175.4 |
Bozketa, boto-zenbaketa eta hautetsiak aldarrikatzea
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| Bozketa | Ekainaren 26a | HAOLO, 84.1 |
| EHBak boto-zenbaketa orokorra egitea. | Ekainaren 29tik uztailaren 2ra | HAOLO 103.1 / 107.2 |
| Hautagaitzetako ordezkari eta ahaldunek PHBan erreklamazioak eta kexak aurkeztea. | Uztailaren 3a | HAOLO, 108.2 |
| PHBk ebazpena eman eta hautagaitzetako ordezkari eta ahaldunei jakinaraztea. | Uztailaren 4a | HAOLO, 108.3 |
| Hautagaitzetako ordezkari eta ahaldunek PHBren ebazpenaren aurkako errekurtsoa jartzea. | Uztailaren 5a | HAOLO, 108.3 |
| PHBk espedientea eta txostena bidaltzea HBZri. | Uztailaren 6a | HAOLO, 108.3 |
| PHBk ebazpena bidali duela jakinaraztea hautagaitzetako ordezkariei, eta HBZren aurrean agertzeko deitzea. | Uztailaren 7a | HAOLO, 108.3 |
| HBZk audientzia ematea hautagaitzetako ordezkari eta ahaldunei. | Uztailaren 8a eta 9a | HAOLO, 108.3 |
| HBZk aurkeztutako errekurtsoen ebazpena ematea eta PHBri jakinaraztea, hautetsien aldarrikapena egin dezan. | Uztailaren 10a | HAOLO, 108.3 |
| PHBak hautetsiak aldarrikatzea. | Uztailaren 11a | HAOLO, 108.4 |
| HBZk BOEan Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen emaitzak argitaratzea, barrutiaren arabera. | Abuztuaren 2tik aurrera | HAOLO, 108.6 |
Ikusmen-desgaitasuna dutenentzako boto irisgarria
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| Ikusmen-desgaitasuna duenak Barne Ministerioari telefonoz jakinaraztea, boto irisgarriaren prozedura erabiltzeko. | Maiatzaren 3tik 31ra | HAOLO, 87.2 eta 1612/2007 ED |
| Barne Ministerioak ikusmen-desgaitasuna duenari baiestea jaso duela jakinarazpena, eta gaitasuna ematen zaiola, NANa aurkeztuta, bozketa-egunean dagokion mahaian Braillez idatzitako dokumentazioa jasotzeko. | Maiatzaren 4tik ekainaren 1era | HAOLO, 87.2 eta 1612/2007 ED |
| Horretarako jarrita dauden Barne Ministerioaren webgunean —formatu irisgarrian— eta Barne Ministerioaren doako telefonoan, aldarrikatutako hautagaitzak eta haietako kideak kontsultatzeko aukera. | Maiatzaren 31tik ekainaren 26ra | HAOLO, 87.2 eta 1612/2007 ED |
| Barne Ministerioak, udalen bitartez, hauteskunde-mahaietara bidaltzea ikusmen-desgaitasunak dituztenek botoa eman ahal izateko beharrezko Braille dokumentazioa. Hauteslekuetan gune irisgarri bat prestatuko da, dokumentazioa botoaren isilpekotasuna bermatzeko moduan erabiltzeko. | Azken eguna: ekainaren 25a | HAOLO, 87.2 eta 1612/2007 ED |
| Boto-txartela aukeratuta eta gutun-azalean sartuta, hautesle den mahaian emango du botoa. | Ekainaren 26a | HAOLO, 87.2 eta 1612/2007 ED |
Hauteskundeekiko auzi-prozesua
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| Hautetsiak izendatzeko ekitaldia dela-eta, PHB eskudunaren aurrean auzi-errekurtsoa jartzea. | Uztailaren 12tik 14ra | HAOLO, 112.1 eta 2 |
| Justizia Auzitegi Goreneko administrazioarekiko auzietako salaren epaia. | Azken eguna: abuztuaren 1a | HAOLO, 113.1 |
| Interesdunei epaiaren berri ematea. | Abuztuaren 2ko ez beranduago | HAOLO, 114.1 |
Diputatuen kongresua eta senatua eratzea
| Gertaerak | Egutegia | Lege - Oinarria |
|---|---|---|
| Hautetsiekin Diputatuen Kongresua eta Senatua eratzeko data. | Uztailaren 19a | HAOLO, 112.1 eta 2 |
(1) y (2) Hautagaitzak deuseztatzeagatik inpugnaziorik egonez gero, epea ekainaren 14ra arte luzatu daiteke
Laburdurak:
BOE = Estatuko Aldizkari Ofiziala
LHAO = Lurralde historikoko aldizkari ofiziala
CER = Espainiako Egoiliarren Hautesle Errolda
CERA = Atzerriko Egoiliar Absenteen Hauteskunde Errolda
HEBPO = Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritza
HBZ = Hauteskunde Batzorde Zentrala
PHB = Probintziako Hauteskunde Batzordea
EHB = Eskualdeko Hauteskunde Batzordea
PRE Agindua = Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren agindua.
HAOLO = Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa
ED = Errege Dekretua
KA = Konstituzio Auzitegia
Azken aldaketako data: