"POZIK BIZI"
- Liburutegia:
- Galdakaoko Udal Liburutegiak
- Gaiak:
- Zientziak, teknologia eta medikuntza
- Gomendatuta:
Pozik bizi. 8-10 urte bitarteko umeen emozioak eta depresio-sintomak hobetzeko programa
POZIK BIZI programa zenbait ikastetxetan jarri zen abian, modu esperimentalean. Programak lortutako emaitzek beraren eraginkortasuna erakutsi dute. Era berean, depresio-sintomak prebenitzeko eta 8-10 urte bitarteko haurren egoera emozionala hobetzeko haurrei zuzendutako programek zer garrantzi duten azpimarratu dute. Haurtzaroan eta nerabezaroan gertatzen ari den depresio-sintomen gorakadak prebentzio-neurri goiztiarrak hartzera behartzen gaitu. Testuinguru horretan diseinatu da programa hau, hezkuntza-eragile guztiei baliagarria izango zaielakoan.
