Zabalkunderako laguntzak: antzerki-zabalkunderako diru-laguntzak
Zeintzuk dira laguntza-modalitate ezberdinak?
Ondorengo ataletan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile eta proiektuek bi modalitate hauetara aurkeztu daitezke:
a) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo birak egiteko laguntzak.
b) Antzerki-denboraldiak sustatzeko laguntzak.
Nortzuk aurkeztu daitezke?
Laguntza hauek eskatu ahal izateko, nahitaezkoa izango da baldintza hauek betetzea: Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izatea eta profesional gisa aritzea antzerkigintzan, sozietate egoitza edo helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea eta altan egotea jarduera ekonomikoen zergako antzerki-jardueretarako epigrafean.
Kultura elkartea edo fundazioaren izaera juridikoa duten eskatzaileek ezingo dituzte jaso dirulaguntza hauek.
Zein proiektu dira lagungarriak?
-
Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo birak egiteko laguntzen modalitatean lagungarriak izango dira baldintza hauek betetzen dituzten birak:
a) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egingo dira.
b) Deialdiaren urtean egingo dira.
c) Aurkezten den proiektua ekonomikoki bideragarria izango da.
d) Konpainiak kaxet gisa jasotzen duen diru-kopurua ezingo da izan emankizunaren ohiko kaxetaren erdia baino txikiagoa.
e) Emankizunek bi baldintza hauetako bat bete beharko dute:
- Atzerrian antzeztu beharreko emankizunetan, Eusko Jaurlaritzak babestutako erakustaldi-plataforma batean parte hartu izanaren ondorioz sortuak izatea.
- Deialdian zerrendatzen diren jaialdi edo hirietan antzeztea.
-
Antzerki-denboraldiak sustatzeko laguntzen modalitatean lagungarriak izango dira baldintza hauek betetzen dituzten proiektuak:
a) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egingo dira.
b) Deialdiaren urtean egingo dira.
c) Aurkezten den proiektua ekonomikoki bideragarria izango da.
d) Gutxienez plaza berean 18 emanaldi egin beharko dira, eta plaza horrek gutxienez 200 eserleku izan beharko ditu.
e) Eskola umeentzako baimenak baztertu egingo dira.
Zein egoeratan dago aurtengo deialdia?