Prestakuntzarako laguntzak: antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jardueretako dirulaguntzak
Zeintzuk dira laguntza-modalitate ezberdinak?
Ondorengo ataletan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile eta proiektuek bi modalitate hauetara aurkeztu daitezke:
a) Antzerkiko profesionalen prestakuntza integrala lortzera zuzendutako ikastaroak antolatzeko laguntzak.
b) Antzerkiko profesionalen prestakuntzarekin lotutako arlo zehatzetako prestakuntza jarduerak antolatzeko laguntzak.
Nortzuk aurkeztu daitezke?
Laguntza hauek ondoko eskakizunak betetzen dituztenek eskatu ahal izango dituzte:
-
Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea.
-
Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren baitako antzerki-jarduerei dagokien epigrafean alta emanda egotea eta pertsona juridikoa izanez gero, antzerki-jarduerak gauzatzearekin bat datorren xede edo helburu soziala edukitzea.
Zein proiektu dira lagungarriak?
Lagungarriak dira deialdia egiten den urtean zehar burutuko diren antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerak
Ez dira diruz lagunduko, goi mailako hezkuntzaren arloren bateko edozein eremuri atxikitako egitarau erregelatuak aurkezten dituzten proiektuak, zentro publikoetako zein pribatuetakoak izan.
Zein egoeratan dago aurtengo deialdia?