Produkzioarako laguntzak: antzerki-produkzioarako diru-laguntzak

Sarrera | Prestakuntza | Sorkuntza | Produkzioa | Zabalkuntza



Zeintzuk dira laguntza-modalitate ezberdinak?

Ondorengo ataletan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile eta proiektuek hiru modalitate hauetara aurkeztu daitezke:

  1. Antzerki talde sortu berrien produkzioak gauzatzeko laguntzak.
  2. Produkzioetarako laguntzak.
  3. Hitzartutako zirkuituetako produkzioak egiteko laguntzak.
  4. Finkatutako antzerki- taldeen jardunetarako laguntzak.

Nortzuk aurkeztu daitezke?

Laguntza hauek eskatu ahal izateko, nahitaezkoa izango da baldintza hauek betetzea: pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izatea eta Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita egotea; behin diru- laguntza emanez gero establezimendu egonkor bat izatea Euskal Autonomia Erkidegoan eta alta hartuta ematea jarduera ekonomikoen zergako antzerki- jardueretarako epigrafean. Eta pertsona juridikoen kasuan, estatutuetan haien helburu edo xede sozial gisa antzerki- jarduerak garatzea izatea.

Antzerki-talde sortu berrien modalitatean aurreko baldintzak betetzeaz gain antzerki munduan hiru urteko ibilbidea baino gehiago ezingo dute izan.

Eta finkatutako antzerki-taldeen modalitatean  Azken 10 urteotan, etengabe jardun dutenek arte eszenikoetako ikuskizunak sortzen eta taularatzen eta kudeaketa, produkzio eta banaketa talde oinarrizko bat dutenek, gutxienez bi pertsonek osatua.

Kultura elkartea edo fundazioaren izaera juridikoa duten eskatzaileek ezingo dituzte jaso dirulaguntza hauek.

Zein proiektu dira lagungarriak?

Deialdia argitaratzen den urtean zehar Euskal Autonomia Erkidegoan garatuko edo hasiko dituzten, eta hurrengo urteko abenduaren 31ra bitartean estreinatuko dituzten produkzio proiektuak dira lagungarri.

Finkatutako antzerki-taldeen modalitatean lagungarriak dira bi urtetan gauzatuko diren antzerki-proiektuak. Proposatzen den planari dagokionez, produkzio baten estreinaldia eta birak egiteko plan bat aurkeztu behar da, kontuan hartuta bai Euskal Autonomia Erkidegoko merkatua, bai kanpokoa.

Zein egoeratan dago aurtengo deialdia?

2011ko deialdia