ERREGISTRO-FITXA

Agiri-ereduen bankua

Estilo aholkuak

Argi eta garbi

Agiri honetan idatzi behar dugun testua oso zehatza da. Hau da, prestatuta dagoen inprimakian adierazi behar ditugun datu hutsak dira. Beraz, estilo aldetik eman dezakegun aholku bakarra da letra argiz idatzi behar dela.

Idazki elebidunetan, euskara nabarmendu

Hitzak elkarren ondoan idatzi behar baditugu, aukera bi ditugu euskarazkoa nabarmentzeko:

  • Euskarazkoa aurretik, marra idatzi (ez gidoia, baizik eta marra zeiharra) eta ondoren erdarazkoa.

    Horniketa / Provisión

  • Euskarazkoa gainean, eta azpian erdarazkoa.

    Hornitzailea
    Proveedor

Edozein kasutan ere, tipografiaz ere baliatu behar dugu: euskarazkoa letra handiagoz edota lodiaz idatziz; edo letra etzana (nekezagoa irakurtzeko) erabili erdararentzat.

OHARRAK

NOTAS

Euskarari lehentasuna ematearren, datak euskara hutsean idatziko ditugu.

2007-12-06

Azken eguneratzea: 2007/02/26