Erregistroaren zehaztasunak
Horniketa bakoitza zer den, noiz sartu edo irten den eta nork hartu edo bidali duen adierazi behar da, datuak inprimakiak eskatzen dituen moduan betez.
Data
Sarrera edo irteera data idazteko, nahikoa da modu laburra erabiltzea; beti ere kontuan hartuta urtea adierazten duten zenbakiek ez daramatela punturik.
2007-02-28
2007/02/28
07-02-28
07/02/28
Kodeak
Albaran eta erregistro-zenbakiak edota IFZa idaztean kontuan izan behar da kodea adierazten duten zenbakiek ez daramatela punturik tartean.
Erregistro-zk. / Nº registro: 4522 /07
IFZ / NIF: 45223669L