ERREGISTRO-FITXA

Agiri-ereduen bankua

Egitura

Mota askotako erregistro-fitxak daudela kontuan izanik, hauexek dira gehien errepikatzen diren atalak:

Erregistroaren zehaztasunak

Horniketa bakoitza zer den, noiz sartu edo irten den eta nork hartu edo bidali duen adierazi behar da.

Oharrak

Horniketa bakoitzaren datuen ondoan oharrentzako tokia egon behar da, sarrerarekin edo irteerarekin arazorik edo bestelakorik egonez gero, azaldu ahal izateko.

Arduradunaren oniritzia

Inprimakiaren behealdean arduradunak sinatu behar du, horrela erregistro-fitxari oniritzia emateko.

euskarazko eskema ikusi

Azken eguneratzea: 2007/02/26