Nomina

Agiri-ereduen bankua

Toki-egunak

Tokia adierazteko beti izen ofiziala erabili behar da:

Vitoria-Gasteiz
Donostia-San Sebastian
Gernika-Lumo
Bilbao (izen ofiziala Bilbao; baina deklinatzean: Bilbon, Bilboko...)

Hauxe da Euskaltzaindiak data adierazteko gomendatzen duena:

Gernika-Lumo, 2006ko martxoaren 7a
Gernika-Lumon, 2006ko martxoaren 7an

Horietaz gain, laburrago idazterik ere badago:

Gernika-Lumo, 1995-03-07

Nolanahi ere, gogoratu urteetan barruko punturik ez dugula jarri behar.

1.997

1997

Baina kontuan izan urtea adierazten ez duten gainontzeko zenbakiek badaramatela puntua:

1995ean   1.995  lan-istripu izan ziren.

Bestalde, kontuz zenbakiak deklinatzean:

2002ko, 2006ko, 2008ko
baina: 2001eko, 2005eko, 2010eko

8a, 7a, 29a, 30a, 1a, 15a
baina: 11, 31

2an, 7an, 18an
baina: 1ean, 5ean, 10ean, 25ean
eta: 11n, 31n

2tik, 7tik, 18tik
baina: 1etik, 5etik, 10etik, 25etik
eta: 11tik, 31tik

2ra arte, 7ra arte, 18ra arte
baina: 1era arte, 5era arte, 10era arte, 25era arte
eta: 11ra arte, 31ra arte

Beraz, hori kontuan hartuta, kitapen-epealdia honela idatzi behar da:

2007ko otsailaren 1etik 28ra arte
2007ko abuztuaren 1etik 31ra arte

Azken eguneratzea: 2007/04/23