Enpresaren datuak
Atal honetan bost datu aipatuko ditugu:
Izena
Helbidea
Honako hau da helbideak adierazteko modu egokia:
Aralar kalea 6, 5.B
Aretxabaleta etorbidea 1, 2.D
Aita Patxi enparantza 3
Kalea, enparantza edo etorbidea moduko hitzak letra minuskulaz idazten dira, eta koma atariko zenbakiaren ostean jartzen da. Bestalde, atearen letra maiuskulaz idatzi behar da.
Manuel Iradier 7, 3.a (hirugarren solairuan bizi da)
Manuel Iradier 7, 3.A (hirugarren solairuan bizi da, A letran)
Posta kodea eta herria
48011 Bilbao
Bertan posta kodea eta herria idatzi behar dira, tartean, punturik edo marrarik gabe. Zenbakiek milakoetan, puntua daramate; urtea, telefono zenbakia edo kodeak adierazteko izan ezik.
IFK (Identifikazio Fiskalaren Kodea)
Gizarte Segurantzako kotizazioaren kontu-kodea