Nomina

Agiri-ereduen bankua

Kenkarien zehaztasunak

Bertan, bost puntu zehazten dira:

1. Langileak Gizarte Segurantzari egindako ekarpenak eta zerga-bilketa bateratuko kontzeptuak

  • Kontingentzia arruntak
  • Langabezia
  • Lanbide heziketa
  • Aparteko orduak:
    • Egiturazkoak
    • Ez egiturazkoak
  • Ekarpenak guztira: aurreko ekarpen guztien gehiketa.

2. PFEZ

3. Aurrerakinak

4. Gauzazko produktuen balioa

5. Beste kenkari batzuk


Ondoren azken emaitza agertzen da:

Kentzekoa guztira: Aurreko kenkari guztien gehiketa.

Jasotzekoa guztira: Langileak jasoko duen diru-kopurua, hau da, sortzapenei kenkariak kentzetik geratzen dena.

ZENBAKIAK

1. eta 2. ataletan adierazten ditugun zifrak ehunekoaren ikurrarekin adierazita daude, beraz, gogoratu behar dugu, euskaraz ikur hori zenbakiaren aurrean jarri behar dela.

% 12
% 24

Bestalde, kontuan hartu beharra dago milatik gorako diru kopuruetan derrigorrean idatzi behar dela milakoen ondoren puntua. Zenbaki hamartarrak izanez gero, koma bat erabiliko dugu banatzeko.

12.530
530
53,75

 

Azken eguneratzea: 2007/04/23