Igorlearen datuak
Oharra noiz eta nork egin duen adierazi ohi da mezuaren ostean.
Data
Nahikoa da data modu laburrean adieraztea.
2007-02-28
2007/02/28
07-02-28
07/02/28
Igorlearen datuak
Hartzaile-kopuruaren arabera, egilearen datu gehiago edo gutxiago azalduko dira. Hau da, pertsona bakar batek irakurtzeko oharra bada, gehienetan nahikoa izaten da egilearen izena edo izen-abizenak aipatzea. Enpresa handi bateko langile guztiek irakurtzekoa bada, berriz, oharra zein sailetatik datorren ere aipa daitake.
Idazkaritza
Secretaría
Beste batzuetan, egilearen izen-abizenak, saila eta kargua adierazten dira. Horrelakoetan, kargu ofizial eta akademikoak letra xehez idatzi behar dira:
Bezeroarentzako Arreta-Zerbitzua
Bezeroarentzako Arreta-Zerbitzuko arduraduna
Enpresako zuzendaria