Estilo zuzena
Gaztelaniazko ereduari jarraituz osatutako hirugarren pertsonako zenbait egitura baztertu behar dira, urruntasuna ematen baitiote testuari.
Honelako idazkiek argiak eta zuzenak izan behar dute eta igorlea zein hartzailea agerian utzi behar dira. Horretarako, idazkiaren igorlea adierazteko lehen pertsona -ni edo gu- erabiliko da, eta hartzailearentzat bigarren pertsona -zu edo zuek-.
aholkatuta / utzarazita
▼... jakinarazten da
▼... eskertzen zaizu |
▲... jakinarazten dizut
▲... eskertzen dizugu |
se comunica
se agradece |
Hizkuntza aukeratu
Pertsona bakar batentzat egiten den oharrean hizkuntza aukeratuko dugu. Hau da, gehienetan, badakigu jasotzailea euskalduna den ala ez, eta euskalduna bada, ez dugu ohar elebiduna egingo.
Ohar orokorra bada, berriz, langile askok irakurriko dute eta, denak euskaldunak direla jakin ezean, ohar elebiduna egingo dugu.
Formaltasuna
Gutxieneko formaltasuna zaindu behar dugu idazkietan; hala ere, baztertu egin behar ditugu errotik formaltasun hutsalaren adierazpide batzuk :
▼Jaun / Andre txit prestua, gorena, argia...
▼Baimena emateko erregutzen dizut...
Idazki elebidunetan, euskara nabarmendu
Hitzak elkarren ondoan idatzi behar baditugu, aukera bi ditugu euskarazkoa nabarmentzeko:
- Euskarazkoa gainean, eta azpian erdarazkoa.
Kargua
Cargo
Edozein kasutan ere, tipografiaz ere baliatu behar dugu: euskarazkoa letra handiagoz edota lodiaz idatziz; edo letra etzana (nekezagoa irakurtzeko) erabili erdararentzat.
DATA
FECHA
Testua orri bakarrean bi zutabetan idatziz gero, erabili ezkerrekoa euskaraz idazteko, hori baita lehen irakurtzen dena.
Dagoeneko salgai duzue enpresaren Gabonetako loteria idazkaritzan.
Aurtengo loteria-txartelak 10 edo 20 eurokoak dira, eta hauek dira zenbakiak:
Ya podéis comprar la lotería de Navidad de la empresa en secretaría.
Los billetes de este año, valen 10 y 20 euros y estos son los números:
Bestalde, osagai batzuk euskara hutsean idatz daitezke nahiz eta testua elebiduna izan; esate baterako, data.