LANGILEENTZAKO OHARRA

Agiri-ereduen bankua

Definizioa

Zerbaiten berri emateko enpresak langile bati zein multzo bati zabaltzen dion komunikazioa da. Lankideen artean mezu laburrak emateko ere erabiltzen da. Oharraren helburua era askotakoa izan daiteke: berriak ezagutaraztea, langileei dagokien albistea, araua edota abisua zabaltzea, e.a.

Pertsona bakar batentzat egiten den oharrean hizkuntza aukeratuko dugu. Hau da, gehienetan, badakigu jasotzailea euskalduna den ala ez eta euskalduna bada, ez dugu ohar elebidunik egingo. Ohar orokorra bada, berriz, langile askok irakurriko dute, eta, ez dakigunez guztiak euskaldunak diren, ohar elebiduna egingo dugu.

Azken eguneratzea: 2007/02/27