Eskaera egin
Sarreratxoa egin ondoren eskaera bera egingo dugu. Modu ezberdinak daude hori egiteko.
Batzuetan, eskaera-orria izeneko inprimakia bete behar da eta gutunarekin batera bidaltzen da. Gutunean, hortaz, ez da eskaerarik zuzenean egiten eta eskaera-orriari laguntzeko aurkezpen gutuna baino ez da izango.
Bestetan, ordea, eskaera gutunean bertan egiten da zuzenean, eskuratu nahi dugun produktu edo zerbitzua zehaztuz.
Zuek eskainitako segurtasun neurrien inguruko ikastaroa jasotzea erabaki dugu. Horretarako, bidali zeniguten aurrekontuari oniritzi formala ematea besterik ez da falta, ekitaldia prestatzen hasteko. Dena den, gauzak aurreratzeko, ikastaroaren inguruko gauza pare bat zehaztu behar dugu. Lehenik eta behin, partehartzaile kopurua zehaztu behar dugu. Bestalde, gure zentroko lan ordutegia kontuan izanda, 50 orduko ikastaroa bi astetan nola antolatu jakin beharko genuke.
Tras ponernos en contacto con vosotros hemos decidido aceptar el curso sobre medidas de seguridad que nos ofertasteis. Únicamente falta aprobar formalmente el presupuesto que nos enviasteis para empezar a preparar la actividad. De todas formas, para ir adelantando el trabajo, debemos concretar un par de detalles sobre el curso. Para empezar, el número de asistentes. Además, teniendo en cuenta el horario de nuestro centro, conviene que sepamos cómo organizar las 50 horas del cursillo en dos semanas.
Gutun honen bidez, katalogoa ahalik eta lasterren jaso nahi dudala adierazi nahi dizuet, erosketak orain arte bezala egin ahal izateko
Os comunico a través de esta carta que me gustaría recibir el catálogo lo antes posible para realizar las compras como siempre..
Urtero bezala, gure liburu-dendarako materiala eskatu nahi dizuet. Horretarako, gutun honekin batera eskaera-orria behar bezala beteta bidaliko dizuet.
Como todos los años, queremos adquirir material para nuestra tienda. Para eso, os envío junto con esta carta la hoja de pedidos debidamente cumplimentada.