Helbide aldaketa jakinarazi
Atal hau da gutunaren muina, bertan adierazten dugulako helbidea aldatu dugula. Horrez gain, posible da aldaketaren arrazoia ere azaltzea.
Testu elebidunetan, helbide berria behin bakarrik idazten da orriaren erdialdean, betiere euskarari lehentasuna emanez. Gaztelaniaz irakurriko duena, euskaraz ere ulertzeko gai izango baita.
Gutun honen bidez jakinarazi nahi dizugu orain arte izandako lokala aldatu behar izan dugula eta hemendik aurrera honako helbide honetan aurkituko gaituzula:
Queremos comunicarte a través de esta carta que hemos tenido que cambiar el local que utilizábamos y a partir de ahora nos encontrarás en esta dirección:
Honen bidez dendaren helbidea aldatu dugula jakinarazi nahi dizugu. Gure bezeroei zerbitzu zabalagoa eman ahal izateko lokal handiago erosi dugu honako helbide honetan:
Por la presente le comunicamos que nuestra tienda ha cambiado de dirección; pues, para poder dar a nuestros clientes un servicio más amplio, hemos adquirido un local más grande en esta dirección: