Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Estresa EAEko familietan

Dokumentu honek azterlan baten emaitza nagusiak biltzen ditu, eta lan horrek EAEn estresak familietan duen eragina ezagutu eta identifikatzeko Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak duen borondateari erantzuten dio. Horretarako, hiru lurralde historikoetako eta hainbat ezaugarritako udalerrietako familiak hartu dira ardatz, garapen-etapa desberdinetan dauden alabak eta semeak dituztenak. Era berean, familiaren definizio zabala hartu da kontuan: familia nuklearrak, guraso bakarrekoak eta ezkontideak bananduta dituzten familiak, besteak beste. Familien eta haur eta nerabeen arloko aditu batzuek ere hartu dute parte azterketa hau kontrastatzeko prozesuan.

Azken aldaketako data: