Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana
edukiak
Administrazio Elektronikoa
Honetatik Harreman Eredu berriak eratortzen dira, adibidez e-Partaidetza. Funtzionamendu demokratikoaren alderdi batzuk hobetze aldera Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabil-tzea da politika-eredu honen helburua. Honek bide ematen du gizarteak zuzenki parte har dezan erabakitzeko orduan eta arlo publikoan esku-hartzea izan dezan. Hauteskudeen arteko aldietan herritarren eta gobernuaren arteko harremanak sustatzeko teknologiak erabiltzea da e-Partaidetza. Hartara, teknologiaren erabilerari esker (txatak arduradunekin, sms-ak, posta elektronikoak, eztabaidak, blog-ak, etab.) gizartearen konpromisoa sustatzen da erabaki kolektiboak hartzeko prozesuan. Herritarrekiko Harremana, Herritarraren Txartelaren bitartez, modurik onenetakoa du Administrazioak herritarrarekin erlazionatzeko ziurtagiri digitalak lortuz funtzionatzen duten txartel digitalen bidez. Herritarra hurbiltzeko asmoz, kontsultatzeko eta iritzia emateko kanal anitzen erabilera sustatzen da eta autentifikazio-txartelez baliatzea ezartzen da partaidetza eta elkarreragin hobeak lortzeko. Zentzu honetan, ezinbestekoa da NAN elektroniko berriaren administrazio-egokitzapena neurtzea, Sinadura Elektronikoaren proiektua bultzatuz (AGEPEari atxikita), sinadura digitala eta autentifikazio-mekanismo osagarriak bitarteko.
