PIT 2006-2009 ITP: Ekintza Plana

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

Ekintza Plana

 

Plan Estrategikoan deskribatzen diren Estrategia Lerroak eta Jarduketa Ardatzak gauzatu egiten dira Sailen Ekimen eta Proiektuetan edo zeharkako funtzio teknologikoak dituzten organoen Ekimen eta Proiektuetan (Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza, Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritza eta Administrazio Elektronikorako eta Herritarren Arretarako Zuzendaritza).

 

2006-2009 ITParen garapen eraginkorrak bi berma ziurtatu behar ditu: batetik, proiektu horietako bakoitzaren bultzatzailearen eginahalak helburuei dagokienez lerrokatuta egon daitezela eta, bestetik, lan horiek etekinik handiena eman dezatela. Azken alderdi hau errazago gauzatu daiteke planifikazio egokia erabiliz, zeinak irtenbide korporatiboak berriro erabiltzea aurreikusiko baitu, beti ere arkitektura-kontzeptuetatik eta azpiegitura komunetatik abiatuta, egun direnak edo etorkizunean egingo direnak.

 

2006-2009 ITParen garapen eraginkorra lortzeko gida bat zehaztea da Ekintza Planaren helburua. Horretarako, Sailen ekimenak eta ekimen korporatiboak elkartu beharra dago, horrela eginahalak optimizatu eta produktu eta zerbitzu korporatiboen planifikazioa Sailen programekin koordinatuko baita.