Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana
edukiak
abiapuntua
Eusko Jaurlaritzak ia hamarkada batez landu du gogotik Informazio eta Telekomunikazio Sistemen plangintza estrategikoa, jakinik berau zutabe gakoetako bat dela aurrerapausuak emateko Euskal Administrazioaren modernizazioan eta eraldaketan. Arlo honetan plangintza estrategiko bat erabilgarri izateko beharra 1999an gauzatu zen, orduantxe egin baitzen plan guztietarik lehena, bere baitan 2000-2003 aldia hartu zuena.
Aurreko Informatika eta Telekomunikazio Plana, 2003-2005 ITP izenekoa, Informazio eta Telekomunikazio Sistemak indartzeko, bultzatzeko, finkatzeko eta sendotzeko ahaleginaren jarraipena izan zen, erakundeen beste plan batzuekiko koordinazioan garatua, guztiak Administrazioaren modernizazioa eta Informazioaren eta Jakintzaren Gizartea eraikitzeari begira.
Plan horren helburu nagusiak honako hauek izan ziren: lehenik, Administrazioaren zerbitzuak hobetzea eta zabaltzea, herritar eta enpresekiko elkarreragina erraztuz; bigarrenik, estrategia komunak zehaztea Jaurlaritzaren barruan informazioa trukatzeko eta zerbitzuak eta elkarlana azkartzeko; eta azkenik, eredu berri honetarako azpiegiturak, plataforma teknologikoa eta euskarri-egituraren antolaketa garatzea.
Hasitako lanari jarraiki, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko herritarrei eta enpresei ematen dizkien zerbitzuak hobetzeko eta zabaltzeko estrategia-ildoetan eta gakoetan sakontzan du Informatika eta Telekomunikazio Plan berriak. Sistemen integrazioaren alde egiten du eta, era berean, Administrazio Elektronikoaren eredu berriaren hedatzailea da, premia eta kezka berriak identifikatzeko bitartekoa. 2006-2009 ITP egiteko eta eratzeko abiapuntua aurreko planaren ondorioak dira, beraiek ematen baitiote Eusko Jaurlaritzaren Informatika eta Telekomunikazio Politikaren estrategia-plangintza egiteko behar den iraunkortasuna.