PIT 2006-2009 ITP: Administrazio Elektronikoa

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

Administrazio Elektronikoa

 

Izan ere, jarduketa-eremu honek bere baitan hartzen duen beste erronketako bat elkarreragingarritasuna da. Berau definitzeko, esan daiteke elkarreragingarritasuna sistemen eta sistemak darabiltzaten administrazio-jardueren gaitasuna dela datuak trukatzeko eta informazioa eta jakintza banatzeko. Elkarreragingarritasunak hiru dimentsio ditu: eratzailea —administrazio-prozesuen eta barneko eraketa-egituren orkrestazioa informazio-arkitekturak eta helburuak lerrokatzeko—, semantikoa —trukean diren edukien eta objektuen esangura zehatza bermatzen du ahalbidetzeko informazioa automatikoki interpretatu eta kanpo-aplikazioek berriro erabiltzeko moduan izatea— eta teknikoa —informazio-sistemen elkarloturarako alderdi teknikoak hartzen ditu aintzat, interfaze irekiak, datu-formatuak eta protokoloak erabilita, datuak aurkeztu, bildu, trukatu, prozesatu eta garraiatzeko—.

 

Elkarreragingarritasunaren abantailak eraginkortasuna (Kostua), azkartasuna (Denbora) eta zerbitzu hobea (Kalitatea) dira. Hemendik hainbat aukera on datozkio euskal Administrazioari:

 

  • Prozesuen automatizazioa: Kanal elektronikoak erabiltzeak denbora aurrezten du administrazio-espedienteak izapidetzean.
  • Zerbitzu berrien garapena: Administrazio Elektronikoaz harreman-eredu berritzaileak gara daitezke-eta erraztu egiten da herritarren beharren araberako tratamendu pertsonalizatua.
  • Zero Ziurtagiria: Prozeduren sinplifikazioari esker, erakunde publikoek jadanik ezagutzen dituzten datuak ez zaizkio berriro galdatuko herritarrari.
  • Berrerabiltzea: Estandar irekietan oinarritutako arkitektura teknologikoen garapenak osagaiak sortzea ahalbidetzen du, eta halaber modulu komunak berriro erabiltzea.
  • Funtzio publikoaren ekoizgarritasuna: Tresna teknologikoen erabilerak eraginkortasun handiagoz lan egitea ahalbidetzen du eta horrela balio handiagoko jarduerak burutzeko denbora lortzen da.

 

Elkarreragingarritasuna kontzeptua eta bere mailak