PIT 2006-2009 ITP: Administrazio Elektronikoa

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

Administrazio Elektronikoa

 

Aurreko Planaren aldean, aldaketa bat dago estrategia-ildo honen jarduketa-ardatzetan, euskal Administrazio Elektronikoari zerbitzu hobea eskaini nahian. Administrazio Elektronikoaren Plataformaren eta Modulu Komunen aurreko ardatzak azpiegitura teknologikoen estrategia-ildoan integratzen ziren. Oraingo Zerbitzuen ardatza, aldiz, lau ardatzetan xehatzen da —Presentzia Interneten, Zerbitzu telematikoak, Elkarreragingarritasuna eta Harreman Ereduak—. Estrategia-ildo honen jarduketa-ardatzen eraketa berriaz, herritarren beharrei aurrea hartzea ahalbidetuko duen Administrazio Elektronikoaren eredu aitzinatura aldatu nahi izan du Eusko Jaurlaritzak.

 

Eusko Jaurlaritzan Administrazio Elektronikoa hobetzeko aukerek edo proiektuek (2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Planaren funtsezko elementuak) estrategia-ardatz honetan dute isla, AGEPEn zehaztutako helburuetan sartzen den ardatza.

 

Administrazio elektronikoa