Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana
edukiak
Administrazio Elektronikoa
Ekimenak eta Proiektuak
Adierazitako helburuak lortze aldera, nahitaezkoa da Interneten Presentzia bultzatzea, atarien sarea hobetuz zerbitzu publikoen eskaintza eta eskaera egokiro uztartzea ahalbidetzeko, Interneteko zerbitzuen estaldura ona sortuz euskal Administrazioak herritar guztiengana iristeko modua izan dezan. Aldi berean, aplikazioen eta atzipen-kanalen mugikortasunaren bultzadaz, langileek Administrazioarekin komunikatzean baliabide eraginkorra eta proaktiboa erabiltzeko aukera izango dute.
Zerbitzu telematikoak ere indartuko dira, Administrazio Elektronikoaren azpiegitura berriztatzailea eta eraginkorra izango denez gero. Sailen zerbitzu elektronikoak sortu eta banatzeko aukera emango du azpiegitura honek. Herritarrek kanal anitzetik eskatu ahal izango dituzte e-zerbitzuak eta Sailek inplementatzen diren zerbitzuak berriro baliatuko dituzte, barne kudeaketa osa-tzeaz gainera, zerbitzu telematikoen garapena arkitektura bidezko zerbitzura bideratuta baitago. Bestalde, intentzioetan oinarritutako e-izapidetze berriarekin, Administraziotik zer behar duen baino ez du jakin beharko erabiltzaileak, Administrazioak gidatuko baitu hura izapidetze osoan zehar, helburua lortu arte. Azpiegitura hau egokitzeko gai izatea ere aurreikusten da, gainontzeko euskal administrazioek erabili ahal izan dezaten eta horrela elkarreragingarritasuna erraztu dadin.
