LANEKO MEDIKU-TXOSTENA

Agiri-ereduen bankua

Osasun-aurrekariak

Ereduaren araberakoak izango dira bertan bete beharreko datuak; dena den, hauexek izango dira normalean bete beharreko datuak:

Ohiturak

Langileak tabakoa, alkohola edo bestelakorik kontsumitzeko ohiturarik duen adierazi behar da. Bestalde, gaixoaren momentuko egoera zein den adierazi behar da, hau da, medikaziorik hartzen duen, zerbaiti alergiarik ba ote dion eta txertorik hartu izanez gero, zein den zehaztu.

Norberaren osasun-aurrekariak

Bertan, gaixoaren adina, izandako gaixotasunak, patologiak eta egindako ebakuntzak ageri dira.

Familiarteko osasun-aurrekariak

Familian aurrekaririk dagoen adierazi behar da eta zein gaixotasun edo patologia den zehaztu. Horrez gain, gaixoarekin zein ahaidetasun dagoen ere zehaztu beharko da.

 

Azken eguneratzea: 2007/04/23