Estilo aholkuak
Argi eta garbi
Agiri honetan eman behar dugun informazioa laburra bada ere, oso garrantzitsua da ahalik eta modurik zuzenenean ematea.
Idazki elebidunetan, euskara nabarmendu
Hitzak elkarren ondoan idatzi behar baditugu, aukera bi ditugu euskarazkoa nabarmentzeko:
Edozein kasutan ere, tipografiaz ere baliatu behar dugu: euskarazkoa letra handiagoz edota lodiaz idatziz; edo letra etzana (nekezagoa irakurtzeko) erabili erdararentzat.
OSASUN-AURREKARIAK
ANTECEDENTES MÉDICOS
Bestalde, inprimakia elebiduna izan arren, ez da beharrezkoa datu guztiak ele bitan errepikatzea, batez ere datu errazak edota komunak badira. Kasu horietan, osagai komunak euskara hutsean idaztea nahikoa da, esate baterako, data.