Lan-ezaugarriak
Atal honetan lantokiaren gaineko informazioa adierazten da; bertan hiru atal bereiztuko ditugu:
Laneko historia
Zein lanpostu duen, noiz hasi zen, eta, lanpostu horretan arriskurik izanez gero, zeintzuk diren zehaztuko ditugu. Horrez gain, egunean lan horretan betetzen duen denbora ere adierazi beharko da.
Lan istripuak eta lan-gaixotasunak
Bertan langilearen adina adieraziko dugu, eta zein gaixotasun edota patologia duen zehaztuko dugu. Oharrik egonez gero, horiek ere hemen aipatuko ditugu.
Egungo egoera
Atal honetan langilearen lanpostua zein izan den, gaur egun zein lanetan ari den eta antzeko datuak bete beharko ditugu. Horrezaz gain, lanean ematen duen denbora ere adierazi beharko dugu.
Osasuna zaintzeko plana
Bertan enpresak langileen osasuna zaintzeko planik duen ala ez adieraziko dugu eta oharrik egonez gero, bertan adieraziko genuke.