Langilearen datuak
Izen abizenak
Helbidea
Honako hau da helbidea idazteko modu egokia:
Aretxabaleta etorbidea 1, 2.D
Aita Patxi enparantza 3
Kalea, enparantza edo etorbidea moduko hitzak letra minuskulaz idazten dira, eta koma atariaren zenbakiaren ostean jartzen da. Bestalde, atearen letra maiuskulaz idatzi behar da.
Manuel Iradier 7, 3.a (hirugarren solairuan bizi da)
Manuel Iradier 7, 3.A (hirugarren solairuan bizi da, A letran)
Telefono zenbakia
Zenbakiak milakoetan, puntua daramate, urtea, telefono-zenbakia edo kodeak adierazteko izan ezik; beraz, telefono-zenbakia punturik gabe idatziko dugu. Bestalde, zenbakiak hirunaka antolatuko ditugu.
944 701 980
Gizarte Segurantzako zenbakia
Esan bezala, kodea adierazten duten zenbakiek ez daramate punturik tartean.
Jaioteguna
Jaioteguna adierazteko, nahikoa da data modu laburrean idaztea.
1975-03-07
1975/03/07
75-03-07
75/03/07
Nolanahi ere, gogoratu urteetan barruko punturik ez dugula jarri behar.
Sexua
Langilea emakumea bada, emakumezkoa jarriko dugu; eta gizona bada, gizonezkoa.