Klausulak
Kontratuaren xede diren akordioak zehaztu behar dira, hau da, alderdi biek derrigorrez bete beharreko klausulak.
Bestalde, klausulak dituen atal kopurua eta baldintzak kontratuaren araberakoak izango dira beti. Honako hauek dira kontratu gehienetan agertzen diren klausulak:
Kontratuaren xedea
Atal honetan adierazten da kontratuarekin hitzartu edo lortu nahi dena.
Ekintzak
Kontratuan adostutakoa lortzeko jarraituko diren pausuak azaltzen dira.
Egiteko eta emateko epeak
Kontratuan adostutakoa burutzeko epeak adierazten dira bertan.
Eskubide eta betebeharrak
Bi alderdiek kontratua sinatzean hartzen dituzten eskubide eta betebeharrak azaltzen dira.
Prezioa eta ordainketa modua
Egindako lanaren prezioa eta berau ordaintzeko modua zehazten dira atal honetan.