Estilo aholkuak
Kontratu elebidunetan, euskera nabarmendu
Testu elebidunetan aukera bi ditugu: euskarazko hitza eta erdarazkoa elkarren ondoan idaztea, edo bata bestearen azpian. Edozein kasutan ere, euskarazko hitza lehena izango da eta tipografiaz baliatuko gara (letra zabala edo neurria) euskarazko hitza nabarmentzeko:
Kontratua / Contrato
Kontratua
Contrato
KONTRATUA
CONTRATO
Bestalde, osagai batzuk euskara hutsean idatzi ahal ditugu: helbideak, toki-izen batzuk (Laudio, Durangaldea)...
Kontratuaren kasuan testu elebiduna daukagunean, bi zutabetan idatziko dugu eta kasu honetan, ezkerreko zutabea euskaraz idazteko erabiliko dugu hori baita lehenengo irakurtzen dena.
Horrela jasota geratzeko eta dagozkion ondorioak izateko, kontratu hau sinatzen dut.
Y para que así conste y tenga los efectos oportunos, firmo el presente contrato.