Adostasuna
Akordioa lortu dela adierazten duen bukaerako esaldia idazten da; eta, toki-egunak adierazi ondoren, alderdi biek sinatu behar dute.
Bukaerako esaldia
Bukaerako esaldiak bukatutzat jotzeko erabiltzen den formula bat da.
Eta horrela jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, kontratu honen bi ale egin dira eta alderdi interesdunek sinatu dituzte behean adierazitako toki eta egunean.
Y en prueba de conformidad firman el presente contrato por duplicado y a un sólo efecto en el lugar y fecha indicados a continuación.
Eta horrela jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, kontratu honen hiru ale egin dira; alderdi interesdunentzat eta bankuko ordezkariarentzat, eta denek sinatu dituzte notario aurrean.
Y en prueba de conformidad firman el presente contrato por triplicado y ante notario, a un sólo efecto en el lugar y fecha indicados, las partes interesadas y el representante del banco.
Toki-egunak
Kontratua zein lekutan eta egunetan egin den adierazten da.
Tokia adierazteko beti izen ofiziala erabili behar da:
Vitoria-Gasteiz
Donostia-SanSebastian
Gernika-Lumo
Bilbao (izen ofiziala Bilbao; baina deklinatzean: Bilbon, Bilboko...)
Hauxe da Euskaltzaindiak data adierazteko gomendatzen duena:
Gernika-Lumo, 2006ko martxoaren 7a
Gernika-Lumon, 2006ko martxoaren 7an
Gogoratu urteetan barruko punturik ez dugula jarri behar.
Baina kontuan izan urtea adierazten ez duten gainontzeko zenbakiek badaramatela puntua:
1995ean 1.995 lan-istripu izan ziren.
Bestalde, kontuz zenbakiak deklinatzean:
2002ko, 2006ko, 2008ko
baina: 2001eko, 2005eko, 2010eko
8a, 7a, 29a, 30a, 1a, 15a
baina: 11, 31
2an, 7an, 18an
baina: 1ean, 5ean, 10ean, 25ean
eta: 11n, 31n