Egitura
Izenburua
Bertan adierazten dugu kontratua zein motatakoa den eta noren artean egiten den.
Alderdiak
Atal honetan kontratua sinatzen duten pertsona edota enpresen datuak batzen dira.
Aurrekariak
Atal honetan balio arauemailerik ez daukaten, baina garrantzitsuak izan daitezkeen gertaerak eta aurrekariak azaltzen dira.
Klausulak
Kontratuaren xede diren akordioak zehaztu behar dira, hau da, alderdi biek derrigorrez bete beharreko klausulak.
Adostasuna
Akordioa egin dela adierazten duen bukaerako esaldia idazten da; eta, toki-egunak adierazi ondoren, alderdi biek sinatu behar dute.
Oharrak
Oharrik izanez gero, behealdean eta Oh. laburduraren ondoren idazten dira.
euskarazko eskema ikusi