Euskadi.eus-eko atarien katalogoa
91/2023 Dekretuak ezartzen duen bezala, Web Zerbitzuak Euskadi.eus sareko atarien inbentario bat sortu eta eguneratuko du. Inbentario honetan sarea osatzen duten eta, Dekretuak berak ezarritakoaren arabera, Interneteko presentzia-tresna komunak erabiltzen dituzten atariak zerrendatzen dira.
Era berean, atari bakoitzeko "Web Arduradun Teknikoari" dagokio bere sail edo erakundeko web atarien inbentarioa mantentzea, eta horietan egindako edozein aldaketa Web Zerbitzuari jakinaraztea.
Atarien inbentarioa (XLSX, 61 KB)
