Segurtasun Saila

Konpartitu

Europarako, Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Nork eman dezake botoa?

2019ko maiatzaren 26an, igandea, Euskadin hiru hauteskunde desberdin egingo dira. Lehenengoa Europako Parlamenturako izango da, bigarrena Udal hauteskundeetarako eta hirugarrena Euskadiko Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietarako.

Herritarrek 54 Europako parlamentari aukeratu ahal izango dituzte, Udaletako 251 Udalak gobernatzen dituzten 2.651 zinegotzi eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde-parlamentuak edo Batzar Nagusiak osatzen dituzten 51 batzarkide.

  • Europako Parlamenturako 2019ko hauteskundeetan nork eman dezake botoa?
    • Espainiako nazionalitatea duten pertsonek (HAOLO, 2.1 art.), baldin eta adinez nagusiak badira eta  hauteskunde-deialdia egiten denean, hau da, 2019-02-01ean, indarrean dagoen Espainiako egoiliarren hautesle-erroldan izena emanda badaude (CER), HAOLOren 39.1 artikuluaren arabera
    • Espainian bizi diren atzerritarrek, baldin eta adinez nagusiak eta Europar Batasuneko(1) estatu kide bateko nazionalak badira eta Euskadiko udalerri batean erroldatuta badaude. Horretaz gain,  Europako hauteskundeetan bozkatu nahi dutela adierazi behar dute eta Espainian bizi diren atzerritarren hautesle-erroldan izena emanda egon behar dute (CERE). (HAOLO, 210.1 a) eta b) art.). Hautesle-errolda horretan ez daudenek 2019ko Europako hauteskundeetan botoa eman nahi dutela adierazi 2018ko azaroaren 1etik aurrera eta beren Udalean erroldatu ahal izango dute 2019ko urtarrilaren 31a baino lehen. 2014ko Europako Hauteskundeetarako inskribatu zirenek, 2019koetan parte hartu nahi badute, EZ dute erroldan berriro izena eman behar

INFORMAZIO GEHIAGO IKUSTEKO: WWW.INE.ES

  • Nork eman dezake botoa 2019. urteko Euskadiko Udal Hauteskundeetan?:
    • Euskadiko udalerri batean bizi diren Espainiako nazionalitateko pertsonek (HAOLO, 2. art.), baldin eta adinez nagusiak badira eta  hauteskunde-deialdia egiten denean, hau da, 2019-02-01ean, indarrean dagoen Espainiako egoiliarren hautesle-erroldan izena emanda badaude (CER), HAOLOren 39.1 artikuluaren arabera.
    • Europar Batasuneko 27 estatuetako atzerritarrek(2), baldin eta adinez nagusiak badira eta Euskadiko udalerri batean erroldatuta badaude. Horrez gain, Udal Hauteskundeetan botoa eman nahi dutela adierazi behar dute eta Espainian bizi diren atzerritarren hauteskunde-erroldan izena emanda egon behar dute (CERE). (HAOLO, 176.1 a) eta b) art.). Hautesle-errolda horretan ez daudenek 2019ko Udal hauteskundeetan botoa eman nahi dutela adierazi 2018ko azaroaren 1etik aurrera eta beren Udalean erroldatu ahal izango dute 2019ko urtarrilaren 31a baino lehen. 2015eko Udal Hauteskundeetarako inskribatu zirenek, 2019koetan parte hartu nahi badute, EZ dute erroldan berriro izena eman behar.
    • Europar Batasunetik kanpoko 12 herrialdetako atzerritarrek (Norvegia, Islandia, Bolivia, Ekuador, Txile, Peru, Kolonbia, Paraguai, Trinidad eta Tobago, Korea, Zeelanda Berria eta Cabo Verde), baldin eta bozketako egunean (26-05-2019) 18 urtekoak badira, Euskadiko udalerri batean erroldatuta badaude eta Espainian bizi diren atzerritarren hautesle-erroldan (CERE) inskribatzeko eskaera egin baino lehenagoko 3 urtean (Norvegiaren kasuan) edo 5 urtean (gainerako herrialdeen kasuan) bizileku-txartela edo -ziurtagiria modu legal eta jarraian izan badute. Atzerritarren hautesle-erroldan inskribatzeko eskaera 2018ko abenduaren 1etik 2019ko urtarrilaren 15era bitartean egin beharko dute. (HAOLO, 176.1 art.) Erroldan 2015eko Udal Hauteskundeetarako inskribatu zirenek 2019koetan parte hartu nahi badute, erroldan berriro INSKRIBATU BEHAR dira; izan ere, inskripzioek 2019ko Udal Hauteskundeetarako baino ez dute balio izango (EHA/2264/2010 Aginduaren 5. art., uztailaren 20koa).

INFORMAZIO GEHIAGO IKUSTEKO: WWW.INE.ES

(1) eta (2) Espainian bizi diren atzerritarrek 2019ko Udal eta Europako Parlamenturako Hauteskundeetan botoa eman dezakete eta hautetsiak izan daitezke, baldin eta EBko 27 herrialde hauetakoak badira: Erresuma Batua, Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Herbehereak, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika, Eslovakiar Errepublika, Errumania, Suedia.

  • Nork eman dezake botoa Euskadiko 2019ko Batzar Nagusietarako Hauteskundeetan?:
    • Adinez nagusiak diren Espainiako nazionalitateko pertsonek, baldin eta kasuan kasuko hautesbarrutiko udalerriren bateko hautesle-erroldan (Espainian bizi direnenean) izena emanda agertzen badira eta eskubide zibil eta politikoen jabe badira (Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruzko 1/1987 Legearen 4.1 art. eta HAOLOren 2.3 art.).
    • Hortaz, Batzar Nagusietarako hauteskundeetan Euskadin bizi diren atzerritarrek ezin dute botoa eman.

OHARRA: Espainiako nazionalitatekoa izan arren, atzerrian iraunkorki bizi diren egoiliarren hautesle-erroldan izena emanda daudenek ezin izango dute bozkatu  2019ko Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan (HAOLOren 2.3. art.)

Nabarmenduak

Twitter

Azken aldaketako data: