Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Etxebizitzako Eskubide Subjetiboa Eskabide elektronikoa

Nola aurkeztu Etxebizitzarako Eskubide subjektiboaren eskaera elektronikoa aitortutako ziurtagiri elektroniko batekin

Etxebizitza izateko eskubide subjektiborako eskaera linean egiteko, Etxebideren web-atariko hasierako webgunean erabilgarri dagoen “ZURE ETXEBIZITZA ESKAERA” aukeran sartuko gara. Aukera horretan sartu ondoren, “kontsultatu zure eskaera” aukeran klik egingo dugu, etxebizitzarako eskaeraren informazio-leihoan sartzeko. Webgune horretan agertzen den lehen estekan (“zure etxebizitza eskaera”) klik eginez gero, gure eskaerari buruzko informazioa jaso dezakegu:

 

 

 

Webgune horretatik, gure Etxebizitza Eskaerari buruzko informazioaren kontsultara jo ahal izango dugu, dagokion identifikazioa egin ondoren. Identifikatzeko, ziurtagiri elektronikoaren bidez (NANa, Izenpe txartela edo itsasontzi-jokoa) egin ahal izango dugu.

Barruan gaudela, gure espedientea kontsultatu ahal izango dugu, ziurtagiri elektronikoaren bidez:

 

Ziurtagiri elektronikoaren bidez sartzea aukeratuz gero, pantailan, euskadi.eus atariko identifikazio elektronikorako leihoa agertuko zaigu; bertan, identifikatzeko hainbat bide daude.

Leiho horren barruan ziurtagiriaren bidez sartzea aukeratuz gero, ordenagailuaren irakurgailuan, dagokion txartela sartu beharko da (ONA, OTI, NAN elektronikoa edo IZENPE txartela. * ikusi onartutako ziurtagiriak).

Gainera, gure IZENPE txartelaren edo osasun-txartel indibidualaren (OTI) itsasontzi-jokoaren  bidez sartzeko aukera ere badugu. Horretarako, txartelaren erreferentzia-zenbakia, gure pasahitza eta dagokion koordenatua sartuko ditugu. Informazio hori txartelaren atzealdean agertzen da. 

 

Horretaz gain, B@kQ itsasontzi-jokoa izanez gero, hori baliatuta ere sartu ahal izango gara eskaeran. B@kQ Administraziora zuzenean jotzeko identifikazio elektronikorako baliabide berri bat da. Ziurtagiri berri horri buruzko informazio osoa (hori eskatu eta aktibatzeko eman beharreko pausoak barne) Izenpe web-orrian duzu eskuragarri.

B@kQ itsasontzi-jokoaren ziurtagiriaren bidez sartzeko pausoak aurreko kasuarenak bezalakoak dira, hau da, erreferentzia-zenbakia/NANa, pasahitza eta itsasontzi-jokoaren koordenatua sartu behar dira.

Behin behar bezala identifikatu ondoren, gure Etxebizitza Eskaeraren leihora nabigatuko dugu.

 

Printzipioz zure Etxebizitza Eskaerak Etxebizitza izateko Eskubide Subjektiboa aitortzeko betekizunak betez gero, botoi bat ikusi ahal izango duzu. Botoi horretan klik eginda, zure eskaera izapidetu ahal izango duzu.

Nola aurkeztu etxebizitzarako eskubide subjektiboaren eskaera elektronikoa kode bidez
 
Ziurtagiri elektroniko baliodunik ez badugu, zuzenean sar gaitezke www.etxebide.euskadi.eus/eskubide helbidean, eta eskabidea izapidetu, postaz emandako sarbide-kodea erabiliz.

Orri honetatik, gure etxebizitza-eskabidearen informazioa kontsultatu ahal izango dugu, dagokion identifikazioa egin ondoren. Horretarako, posta arruntez jasotako kodea, gure espedientearen kodea eta eskaeraren eskatzailearen jaiotze-data beharko ditugu.

 

Etxebizitza Eskaerak, printzipioz, etxebizitza bat izateko eskubide subjektiboa aitortzeko baldintzak betetzen baditu, behar bezala identifikatu ondoren, eskabide-izapidearen leihoan nabigatuko dugu, eta "eskabide berria" botoian klik egin ahal izango dugu hura izapidetzeko.

Etxebizitzako prestazio ekonomikorako dokumentazioa

Eskubidearen aitortza eskatzeko, telematikoki eskatu edo aurkeztu inprimakia beteta eta sinatuta.

Etxebizitzako prestazio ekonomikoa eskatu nahi izatekotan, ondoko dokumentazioa aurkeztu behar duzu:

  • Indarrean dagoen alokairu, berrakura edo logela baten alokairu- kontratua.
  • Berrakuratze kasuan, etxebizitzaren jabearen baimena.
  • Banku-transferentzia bidez egindako azkeneko hileko ordainketaren egiaztagiria.
  • Errolda kolektiboaren egiaztagiri edo agiria, alokatutako edo berrakuratutako etxebizitzan bizi diren pertsona guztiak jasotzen dituena.
  • Hirugarrenaren alta. Hemen lor dezakezu: www.etxebide.euskadi.eus/hirugarrena
  • Kontuaren titulartasunaren bankuko ziurtagiria, banku-kontua ondoko finantza erakunde batean ez badaukazu: Kutxabank,– Bankoa, Banco Santander, Laboral Kutxa, CaixaBank, BBVA, Sabadell, Banco Popular eta Caja Rural de Navarra.

Posible da paperezko dokumentu bat digitalizatzea eta pdf testua lortzea, dokumentuak digitalizatzea ahalbidetzen duen eskaner eta programa bat erabiliz. Horretarako:

  1. Egiaztatu eskanerra eta inprimagailua piztuta daudela.
  2. Jarri elementuak eskanerraren edo inprimagailuaren platinaren gainean.
  3. Hasi zure ekipoan konfiguratuta daukazun eskaneatzeko aplikazioa. Gogoratu testu formatuan digitalizatu nahi dela, hau da, ez irudi gisa.
  4. Eskaneatzeko prozesua hasiko da, eta dokumentu bat sortuko da, nahi duen lekuan gorde ahal izango duena, ondoren erantsi, inprimatu edo dagokion ekintza egiteko.

Google Drive-rekin dokumentuak eskaneatzea

Ordenagailu bat eta eskaner bat ez baditugu, pdf fitxategi gisa eskaneatu daitezke etxebizitzako prestazio ekonomikoa eskatzeko Google Drive aplikazioarekin (Android gailuak soilik) entregatu behar diren dokumentuak.

Lehenik eta behin, egiaztatu dezagun Google Drive aplikazioa dugula eta, bestela, Play Storetik (abre en nueva ventana) instalatuko dugula (beste leiho batean irekiko dugu)

Bigarrenik, Google Drive aplikazioa irekiko dugu.

Hirugarrena, pantailaren eskuinaldean, Gehitu atalean joko dugu.

Laugarrenik, Eskaneatzea aukeratuko dugu.

Bosgarrena, dokumentuaren argazki bat egingo dugu:

  1. Eskaneatzeko eremua doitzeko: moztean joko dugu.
  2. Argazkia errepikatzeko: uneko orrialdea eskaneatu behar dugu berriro.
  3. Beste orri bat eskaneatzeko: gehitu zeinuan jotzen dugu.
  4. Amaitutako dokumentua gordetzeko: gorde botoia sakatuko dugu.

FAQ

Non eta nola eskatu nire B@kQ-a?

B@kQ bat eskatu nahi izanez gero, pertsonalki joan behar duzu osasun-zentrora (Bezeroaren Arretarako Eremua). Iraungi gabeko nortasun-agiria aurkeztu eta han emango dizuten eskabidea bete behar duzu. Gero, Izenpek (Euskadiko Herri Administrazioen Erakunde Ziurtatzailea) zure B@kQ-aren koordenatuak bidaliko dizkizu emailez.

 

Zer da B@kQ bat?

B@kQ persona fisikoak identifikatzeko, egiaztatzeko eta sinatzeko baliabide bat da, eta honakoek osatzen dute:

  • erabiltzailearen NANak/AIZk
  • pasahitz batek
  • 16 posizioko koodenatu batzuek
  • eta hodeiko ziurtagiri kualifikatu batek

 

Nolakoak dira B@kQ-aren koordenatuak?

Izenpek hainbat euskarritan eskaintzen dituen koordenatuak nork bere burua identifikatzeko eta modu elektronikoan sinatzeko erabil daitezke; 16 karaktere alfabetiko dituzte, dagozkien zenbakiekin batera

B@kQ-ik ez badut, nola eskura dezaket?

Osakidetzako edozein osasun-zentrotan ere eska dezakezu, baita KZguneetan ere. Nahikoa da iraungi gabeko NAN edo PASAPORTE bat aurkeztea.

Osasun-zentroan B@kQ-a lortu dut. Zuzenean erabil dezaket?

Ez. Izenpek bidali dizun emaileko jarraibideak betez aktibatu behar duzu.

Behin aktibatuta, nola erabiltzen da B@kQ-a?

B@kQ-a modu elektronikoan identifikatu eta sinadura elektroniko aurreratuak egiteko erabili nahi baduzu, elementu hauek eskatuko dizkizute:

  • NANa
  • 3 koordenatu: eskatutako letra bakoitzeko, letraren azpian dagoen zenbakia sartu behar duzu.
  • Pasahitza

Non dago pasahitza?

Emailaren bidez zure B@kQ-a aktibatzeko prozesuan, Izenpek sms bat bidaliko du eman zigun mugikorrera, pasahitz batekin. Pasahitz hori aldatu egin beharko da.

Nola alda dezaket nire B@kQ-aren pasahitza?

www.izenpe.com helbidean alda dezakezu zure B@kQ-aren jokoaren pasahitza.

Pasahitza ahaztu zait. Beste bat eskura dezaket?

Bai www.izenpe.com helbidean alda dezakezu zure B@kQ-aren pasahitza.

Nire B@kQ-a baliogabetu ahal dut?

Zure osasun-zentrora iraungi gabeko NANarekin joanez.

B@kQ-a erabiltzen saiatzean, blokeatuta dagoela dio. Zer egin behar dut?

Koordenatu eta pasahitz zuzenak sartzeko 5 aukera dituzu. Aukera horiek agortuz gero, B@kQ-a blokeatu egingo da. Desblokeatzeko jo hona: www.izenpe.com.

Non eta nola eskatu nire Itsasontzi-Jokoa?

Itsasontzi-jokoa eskatu nahi izanez gero, pertsonalki joan behar duzu osasun-zentrora (Bezeroaren Arretarako Eremua). Iraungi gabeko nortasun-agiria eta haren fotokopia bat eraman behar dituzu, eta han emango dizuten eskabidea bete.Geroago, Izenpek (Euskadiko Herri Administrazioen Erakunde Ziurtatzailea) itsasontzi-jokoa bidaliko dizu, posta elektroniko eta SMS bidez

Zer da itsasontzien jokoa?

Itsasontzien jokoa edo koordenatuen jokoa erreferentzia-sistema bat da; posizio zehatz bat inolako zalantzarik gabe lokalizatzeko aukera ematen du.Bankaren arloan erabili ohi da, eta erabiltzaile bakoitzak joko bakoitzari lotutako erreferentzia bat du.

Zer itxura du itsasontzien jokoak sinadura elektroniko aurreratu batean?

Izenpek itsasontzien jokoak eskaintzen ditu hainbat euskarritan. Nork bere burua identifikatzeko eta modu elektronikoan sinatzeko erabil daitezke; 16 karaktere alfabetiko dituzte, dagozkien zenbakiez lagunduta.

Ba al daukat itsasontzien jokobat sinadura elektroniko aurreraturako?

Herritar-txartel berdea edo osasun-txartela izanez gero, atzealdean koordenatuak dituztela, horrek esan nahi du itsasontzien jokoa daukazula.

Itsasontzien jokorik eduki ezean, nola eskura dezaket?

Osakidetzako edozein osasun-zentrotan ere eska dezakezu. Aski da iraungi gabeko NORTASUN-AGIRIA EDO PASAPORTEA eta haren fotokopia bat eramatea.

Izenperen itsasontzien jokoa duen txartela daukat.Neure burua identifikatu eta zuzenean sinatzeko erabil dezaket?

Ez, hori egin ahal izateko, aktibatu egin behar duzu, eta zure itsasontzien jokoari dagokion pasahitza eskuratu.

Non eta nola aktibatu dezaket itsasontzien jokoa?

Itsasontzien jokoa txartel berde batean badaukazu, eta itsasontzien jokoari dagokion pasahitza gogoratzen baduzu:

  • Online aktibatu dezkezu izenpe.com
  • Eta itsasontzien jokoa erabiltzeko prest egongo da

¿Nola lor dezaket nire OTI txarteleko itsasontzien jokoari dagokion pasahitza?

  • Pertsonalki joan beharko duzu osasun-zentrora, iraungi gabeko nortasun-agiria, haren fotokopia bat eta osasun-txartela eskura dituzula
  • Helbide elektronikoa eta telefono mugikorreko zenbakia eman beharko dituzu.
  • Pasahitza sms bidez bidaliko dizute, telefono mugikorrera.
  • Mezu elektronikoa ere jasoko duzu, eta haren bidez itsasontzien jokoa operatibo jarri ahal izango duzu.

Behin aktibatuta, nola erabiltzen da itsasontzien jokoa?

Itsasontzien jokoa erabili nahi baduzu modu elektronikoan identifikatu eta sinadura elektroniko aurreratuak egiteko, zure itsasontzien jokoko elementu hauek eskatu dizkizute:

  • Erreferentzia-zenbakia
  • 3 koordenatu: eskatutako letra bakoitzeko, letraren azpian dagoen zenbakia sartu beharko duzu.
  • Pasahitza

Non dago erreferentzia-zenbakia?

Non dago pasahitza?

Pasahitza sekretua da; hortaz, ez da txartelean ageri.Itsasontzien jokoa aktibatzean, Izenpek sms bidez bidali zizun adierazitako telefono mugikorreko zenbakira

Txartel berdearen kasuan, berriz, ziurtagiriaren pasahitzekin bat jaso zenuen, eskatzerakoan eman zizuten gakoen orrian.

Nola alda dezaket itsasontzien jokoaren pasahitza?

Bai, www.izenpe.com helbidean alda dezakezu zure itsasontzien jokoaren pasahitza

Pasahitza ahaztu zait. Beste bat eskura dezaket?

Bai,www.izenpe.com helbidean alda dezakezu itsasontzien jokoaren pasahitza

Bertan behera utzi dezaket itsasontzien jokoa?

Horretarako bi aukera dituzu:

  • IZENPEren erregistro-erakunderen batera joan eta iraungi gabeko nortasun-agiria aurkeztuta
  • Online, sinadura elektroniko aurreratu bat eginez zure itsasontzien jokoa baliatuta.Horretarako, bada, itsasontzien jokoko erreferentzia-zenbakia, koordenatuak eta pasahitza zein diren jakin behar duzu.

¿Itsasontzien joko bat baino gehiago eduki dezaket?

Elektronikoki sinatzeko itsasontzien joko bakarra izango duzu aktibatuta. Behin hori gaituta, behar dituzun euskarri guztietan inprimatuko da.

Itsasontzien jokoa erabiltzen ari naiz, baina blokeatuta dagoela esan didate. Zer egin behar dut?

Koordenatu eta pasahitz zuzenak sartzeko 5 aukera dituzu. Aukera horiek agortuz gero, itsasontzien jokoa blokeatu egingo da.Desblokeatzeko jo hona: www.izenpe.com.

 

Azken aldaketako data: