Landa-errentamenduen kontratuen erregistroa
Deskribapena
Erregistro honen xedea da Landa-errentamenduen kontratuak inskribatzea, aldatzea edo baliogabetzea.
Landa-errentamendutzat hartzen dira finka bat edo gehiago, edo finkon zatiren bat, aldi baterako lagatzeko kontratuak, horietatik nekazaritza-abeltzaintza- edo baso-aprobetxamendua atera dadin, errenta baten truke.
*OHARRA: Bertaratu baino lehen, aldez aurreko hitzordua hartu behar da
E-maila: arrendamientosrusticos@euskadi.eus
Telefonoa: 945 01 18 41
Nori dago zuzenduta
Pertsona fisiko zein juridikoek inskribatu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan dauden landa errentamenduen kontratuak baldin eta landa-errentamenduen 2003/49 Lege bada aplikatzekoa.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Telefonoa: 945 01 18 41
E-maila: arrendamientosrusticos@euskadi.eus
Kodea(k)
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Sar zaitez Erregisto Elektroniko Orokorrean.
-
● alderdi errentatzaileen eta maizterren kideen sinadura.
● kontratuaren gutxieneko iraupena (gutxienez 5 urtekoa izango da, 49/2003 Errege Dekretuaren arabera)
● errentaren zenbatekoa.
● Kontratuaren xede diren partzelen edo ondasunen identifikazioa (poligonoa, partzela, herria, azalera).
● Kontratua sinatzen den tokia eta data.
● nekazaritza-ekoizpeneko eskubideek eta finkei edo ustiategiei datxezkien beste eskubide batzuek, halakorik badago, kontratuaren edukia osatuko dute. (Adibidez: Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) eskubideen lagapena).
Bertaratu baino lehen, aldez aurreko hitzordua hartu behar da, arrendamientosrusticos@euskadi.eus posta elektronikoz edo 945 01 18 41 telefono-zenbakira deituta.
-
● alderdi errentatzaileen eta maizterren kideen sinadura.
● kontratuaren gutxieneko iraupena (gutxienez 5 urtekoa izango da, 49/2003 Errege Dekretuaren arabera)
● errentaren zenbatekoa.
● Kontratuaren xede diren partzelen edo ondasunen identifikazioa (poligonoa, partzela, herria, azalera).
● Kontratua sinatzen den tokia eta data.
● nekazaritza-ekoizpeneko eskubideek eta finkei edo ustiategiei datxezkien beste eskubide batzuek, halakorik badago, kontratuaren edukia osatuko dute. (Adibidez: Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) eskubideen lagapena).
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Dokumentazio guztia postaz bidal daiteke, goian adierazitako helbidera.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.