Erabiltzaileen baimenak kudeatu
Eduki kudeatzailearen erabiltzaileak
Eduki kudeatzailean altak, bajak eta aldaketak eskatzeko prozesua ondoko hau da:
- Bidali posta elektroniko bat zure sailari edo erakundeari egokitutako Web Zerbitzuko Kudeatzaileari , lehen bete behar duzun Eduki kudeatzailearen erabiltzaileak kudeatzeko formularioa erantsiz. Jar zaitez harremanetan zure Web Kudeatzailearekin edozein zalantza argitzeko.
- Web Kudeatzaileak eskaera onartuko du eta Saileko informatikariari bidaliko dio. Honek EJIEri bidaliko dio eskaera Eskagune tresnaren bidez.
- EJIEk Web Kudeatzaileari abisatuko dio eskaeraren zehazkizunak helarazteko (balizko intzidentziak, eskaeraren egoera, etab.). Behin prozesua bukatuta, Web Kudeatzaileak jakinaren gainean jarriko ditu erabiltzailea eta saileko informatikaria.
- Eskaera hau epen motzean burutuko da.
Atari kudeatzailearen erabiltzaileak
Atari kudeatzailean altak, bajak eta aldaketak eskatzeko prozesua ondoko hau da:
- Bidali posta elektroniko bat zure sailari edo erakundeari egokitutako Web Zerbitzuko Kudeatzaileari , lehen bete behar duzun atari kudeatzailearen erabiltzaileak kudeatzeko formularioa erantsiz. Jar zaitez harremanetan zure Web Kudeatzailearekin edozein zalantza argitzeko.