Hezkuntza Saila

EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua (merezimendu-lehiaketa). Gehien egiten diren galderak

 

Bigarren Hezkuntza, H.E.O., Musika eta Arte Eszenikoak, Arte Plastiko eta Diseinu, Maisu-maistrak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

Hasierako orrirako sarbidea

Ezaugarri nagusiak

  • Zer kidego deitzen dira hautaketa-prozesu honetan?
    • Bigarren Hezkuntza
    • Hizkuntza Eskola Ofizialak
    • Musika eta arte eszenikoak
    • Arte Plastikoak eta Diseinua
    • Maisu-maistrak
    • Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (desagertzear).
  • Zer esan nahi du desagertzear Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoari dagokionez?

    Lanbide Heziketarekin lotutako irakasleen kidegoei dagokienez, araudi-aldaketa bat gertatu da; horregatik, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan (A2 azpitaldea) sartu ahal izango den azken deialdi hori izango da.

    Kidego horretako desagertu beharreko espezialitate batzuk Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan (A1 Azpitaldea) sartzen dira, eta beste batzuk Lanbide Heziketako sektore berezien Kidego berrian (A2 Azpitaldea).

    Ondoren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko prozesu baterako deialdia egingo da, hala badagokio, horretarako emango den garapen-araudiaren arabera.

  • Zer txanda daude parte hartzeko?

    Txanda irekia

  • Zein da hautaketa-sistema prozesu honetan?

    Merezimendu-lehiaketa

  • Nor izango da hautatua?

    Espezialitatearekiko merezimenduek lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, eta alegatutako hizkuntza-eskakizuna kontuan hartuta, espezialitatean deitutako lanpostu-kopuru bera edo txikiagoa den ordena-zenbakia dutenak.

  • Hautatua izan naiteke espezialitate edo kidego batean baino gehiagotan?

    Ez

  • Espezialitate batean baino gehiagotan hautatua izateko aukera izango banu, lortutako puntuazioa kontuan hartuta, zeinetan izango naiz hautatua?

    Adierazten duzun lehentasun-hurrenkera hartuko da kontuan, prozesuan onartutako pertsonen behin behineko zerrenda argitaratu ondoren horretarako gaituko den epean.

Betekizunak

  • Nork har dezake parte sartzeko prozeduran?

    Deialdiaren 2.1 eta 2.2 oinarrietan adierazten diren betekizun orokorrak eta berariazkoak betetzen dituzten izangaiek.

  • Zein egunetan eduki behar dira prozesuan parte hartu ahal izateko baldintzak?

    Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean.

  • Ezgaitasunen bat badut, txanda librean sar naiteke?

    Bai

  • Nola egiazta dezaket ez dudala aukeratu dudan kidego eta espezialitateari dagozkion eginkizunak betetzearekin bateraezina den gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik?

    Hezkuntza Saileko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak osasun-azterketa egingo du (2.1.c) oinarria, 8.3. oinarriarekin lotuta).

  • Zein dira eskatu ditudan kidegoaren eta espezialitatearen berezko funtzioak eta zereginak?

    Erreferentziatzat hartuko da Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren balorazio profesionalerako indarreko gida (leiho berri batean irekitzen da), lanpostuen zeregin eta eskakizun psikofisikoak definitzen dituena.

  • Karrerako funtzionarioa naiz. Parte har dezaket hautaketa-prozesu honetan?

    Bai, baldin eta zure irakaskuntza-kidegoa ez den beste irakasle-kidego bateko espezialitate batera aurkezten bazara. 2.1.e) oinarria.

  • Praktiketako funtzionarioa naiz. Parte har dezaket hautaketa-prozesu honetan?

    Bai, baldin eta zure irakaskuntza-kidegoa ez den beste irakasle-kidego bateko espezialitate batera aurkezten bazara. 2.1.e) oinarria.

  • Zer titulurekin aurkez naiteke, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko?
    • Doktoregoa, lizentziatura, Goi ingeniaritza, arkitektura edo gradua
    • Diplomatura, Ingeniaritza Tekniko eta Arkitektura Tekniko jakin batzuk, deialdiaren II. eranskinean zerrendatutakoak, espezialitate jakin batzuetarako.
  • Zer titulurekin aurkez naiteke, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoan sartzeko?

    Doktoregoa, lizentziatura, Goi ingeniaritza, arkitektura edo gradua

  • Zer titulurekin aurkez naiteke, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoan sartzeko?
    • Doktoregoa, lizentziatura, Goi ingeniaritza, arkitektura edo gradua
    • Irakaskuntza-ondorioetarako baliokideak diren zenbait titulazio, deialdiaren II. eranskinean zerrendatuta daudenak, espezialitate jakin batzuetarako.
  • Zer titulurekin aurkez naiteke, maisu-maistren kidegoan sartzeko?
    • Maisu-maistraren titulua edo maisu/maistraren lanbidean (edozein espezialitatetan) jarduteko gaitzen duen gradu-titulua.
    • Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle-titulua.
    • Lehen Hezkuntzako maisu-maistraren titulua
  • Zein titulurekin aurkez naiteke Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran?
    • Diplomatura, Arkitektura Tekniko, Ingeniaritza Tekniko edo Gradua
    • Edozein lizentziaturaren lehenengo hiru ikasturte osoak gaindituak
    • Teknikari espezialista edo goi-mailako teknikaria lortu nahi den espezialitateari dagokion lanbide-arloko espezialitate batean + bi urteko irakaskuntza-esperientzia lortu nahi den espezialitatean, autonomia-erkidego honetako ikastetxe publikoetan (kasu hori espezialitate guztiei aplikatzen zaie, Osasun eta Laguntza Prozedurak eta Gizartearentzako Zerbitzuak izan ezik).
  • Graduko ikasketak bukatzen ari naiz, aurkeztu naiteke?

    Bakar-bakarrik titulua eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunerako. lortuko baduzu.

  • Titulazioa atzerrian lortu badut, nola egiaztatuko dut?
    • Titulazioaren homologazioa
    edo
    • Deitutako kidegoetan lanbide arautuan sartzeko eta jarduteko lanbide-kualifikazioa aitortzea
  • Titulazioa atzerrian lortu badut, eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak adierazi badu gradu-maila akademikoaren baliokidea dela, betetzen al dut gradu-titulua izateko baldintza?

    Bai

  • Prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa ziurtatu behar dut, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurara aurkezteko?

    Bai

  • Prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa egiaztatu behar al dut Musika eta Arte Eszenikoko irakasleen, Arte Plastiko eta Diseinuko irakasleen eta Maisu-maistren kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurara aurkezteko?

    Ez

  • Nola egiaztatu behar dut prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa?
    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasle izateko lanbide arautuetan jarduteko gaitzen duen unibertsitate-masterraren titulu ofiziala.
    • 2009ko urriaren 1a baino lehen lortutako titulu edo ziurtagiri hauetako edozein:
      • Espezializazio didaktikoko titulu profesionala, kualifikazio pedagogikoaren ziurtagiria edo gaitasun pedagogikoaren ziurtagiria.
      • Maisu-maistraren titulua, oinarrizko hezkuntza orokorreko irakasletzako diplomaduna, lehen hezkuntzako maisua, pedagogiako edo psikopedagogiako lizentziatuaren titulua eta prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa biltzen duen lizentziatura edo titulazio baliokidea.
    • 2008-2009 ikasturtea amaitu baino lehen, irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan, derrigorrezko bigarren hezkuntzan edo batxilergoan, lanbide-heziketan edo hizkuntza-eskola ofizialetan, bi ikasturte osotan edo, bestela, hamabi hilabetez, jarraian edo etenekin, irakasle aritu izana
  • Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua badut Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko, nola egiaztatu behar dut prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa?

    Aurreko galderan adierazitako kasuez gain, honela egiaztatuko da:

    • Irailaren 23ko EDU/2645/2011 Aginduan aurreikusitakoaren arabera, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 100.2 artikuluan eskatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren baliokidea duela egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.
    • 2014ko irailaren 1a baino lehen, irakaskuntza arautuko ikastetxe publikoetan edo pribatuetan irakaskuntza eman izana bi ikasturte osotan edo, bestela, hamabi hilabetez, jarraian edo etenekin, dagozkien maila eta irakaskuntzetan.
  • Prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa jasotzen duen lizentziatura edo titulu baliokideren bat badut, nola ziurtatu dezaket?

    Ikasketak egin ziren unibertsitateak emandako ziurtagiriaren bidez; bertan ziurtatu behar da ikasketak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko/2006 Lege Organikoak 100.2 artikuluan adierazitako prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa jasotzen dutela.

  • Prestakuntza pedagogiko eta didaktikoko unibertsitate-masterreko ikasketa ofizialak amaitzen ari naiz, aurkez naiteke?

    Bakar-bakarrik titulua eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako lortuko baduzu.

  • Alegatu behar al dut irakaskuntzako euskara hizkuntza-eskakizunaren baldintza betetzen dudala?

    Bai, prozesuan parte hartzeko bete behar den eskabidean, irakaskuntzako hizkuntza-eskakizuna alegatzeko atal bat dago; edo, hala badagokio, 2.1.f) oinarrian aurreikusitakoaren arabera, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko salbuespen iragankorraren kasuan zein hizkuntza-eskakizuna den alegatu behar da.

  • Aurkeztu behar al dut irakaskuntzako euskara hizkuntza-eskakizunaren egiaztapenik?

    Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan edo Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota EZ daudenak soilik (2.4.1 eta 8.1.d oinarriak).

  • Espainiar nazionalitatea ez badaukat eta gaztelania ez badut hizkuntza ofizial gisa, nola egiaztatu behar dut gaztelaniaren ezagutza?
    • Espainierazko diploma (goi-mailako maila) edo espainierazko diploma (C2 maila).
    • Atzerritarrentzako espainieraren gaitasun-ziurtagiria edo maila aurreratuaren ziurtagiria, hizkuntza-eskola ofizialek emana.
    • Filologia Hispanikoko edo Erromanikoko lizentziadun-titulua edo dagokion gradu-titulua.
    • Kidegoan sartzeko alegatutako titulua, Espainiako Estatuan edo gaztelania hizkuntza ofiziala duen estaturen batean emana eta egina.
    • Proba hori aurreko deialdietan gainditu duzula egiaztatzen duen agiria.
  • Noiz aurkeztu behar ditut euskararen eta gaztelaniaren egiaztagiriak (beharrezkoa den kasuetan)?

    Hautatutako pertsonek soilik aurkeztu beharko dute, hautatutako pertsonen zerrenda argitaratu ondoren.

Eskaera

  • Zein da epea eskaera aurkezteko?

    2022ko urriaren 3tik 31ra arte, biak barne.

  • Zer egin behar dut eskaera betetzeko?
    1. Interneteko bi helbide hauetako edozeinetan sartu behar zara:

      https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ (leiho berri batean irekitzen da) «EPE 2022 Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» - «Onartzeko eskabidea»

      https://hezigunea.euskadi.eus/eu/inicio (leiho berri batean irekitzen da) « EPE 2022 Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» – «Onartzeko eskabidea».

    2. Eskaera bete (datuak eta eskatutako espezialitatea berrikusi)
    3. “Datuak grabatu” botoia sakatu
  • Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidea bete ondoren, nola identifikatzen da nire eskabidea prozesu osoan zehar?

    Eskabidea bete ondoren sortzen diren bi frogagirietan goian, eskuinean, ageri den eskaera-zenbakiarekin (“Interesatuarentzako Alea” eta “Erakunde laguntzailearentzako Alea”).

  • Espezialitate batean eskaera bat betetzen eta ordaintzen badut, alda al dezaket beste espezialitate batera?

    Bai, baldin eta aldaketa hori eskaerak betetzeko epearen barruan eskatzen baduzu. Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari zuzendutako idatzia aurkeztu beharko duzu, zure eskabidean egin nahi duzun aldaketa adieraziz, 39/2015 urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legearen 16.4 artikuluan ezarritako bitartekoak erabiliz (erregistro elektronikoa, posta-bulegoak,...). Ez duzu beste eskabiderik bete edo ordaindu behar.

  • Eskabidea betetzen badut baina frogagiriak inprimatu ez baditut, geroago lor ditzaket?

    Bai, sartu hemen: https://hezigunea.euskadi.eus/eu/inicio (leiho berri batean irekitzen da) (erabiltzailearekin eta pasahitzarekin), eta jarraitu urrats hauei:

    1. Eremu pertsonala
    2. Izapideak langileen sailarekin
    3. Administrazio-izapideak – EPE2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua
    4. Norberari egokitutako kontsultak
    5. Eskabide-zbk: Egin klik eskaera-zenbakiaren gainean
    6. Gordekin (honako hauek lortuko dituzu: «Interesatuarentzako alea» eta «Erakunde laguntzailearentzako alea»)
  • Espezialitate berean parte hartzeko eskaera bat baino gehiago betetzen badut, eskaera-zenbaki bat baino gehiago sortzen al da?

    Bai. Egindako eskaera adina eskaera-zenbaki sortzen dira. Eskaera bakoitzak identifikatzeko zenbakia izango du.

  • Espezialitate berean parte hartzeko eskabide bat baino gehiago betetzen baditut, zein da ordaindu behar dudan eskabidea?

    Zure ustez zuzenak diren datuak dituen eskaera. Horretarako, begiratu eskaera identifikatzen duen zenbakiari eta ordaindu eskaera identifikazio-zenbaki horrekin (erabili erakunde laguntzailearentzako frogagiria edo onlineko ordainketa, identifikatzen duen zenbakiarekin).

  • Espezialitate berean parte hartzeko eskabide bat baino gehiago betetzen baditut, zein eskaera hartuko da kontuan?

    Ordaintzen duzun eskaera.

  • Eskaera bat betetzen badut, zer egin behar dut eginda dagoela ziurtatzeko?

    Sartu hemen: https://hezigunea.euskadi.eus/eu/inicio  (leiho berri batean irekitzen da) (erabiltzailearekin eta pasahitzarekin), eta egin urrats hauek:

    1. Eremu pertsonala
    2. Izapideak langileen sailarekin
    3. Administrazio-izapideak – EPE2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua
    4. Norberari egokitutako kontsultak
    5. Eskabide-zenbakia: Egin klik eskaera-zenbakiaren gainean
    6. Gordekin

    Eskaeraren frogagiria «Interesatuarentzako alea» eta «Erakunde laguntzailearentzako alea») lor badezakezu, esan nahi du eskabidea beteta eta amaituta dagoela.

  • Eskaera bat betetzen badut, baina huts egin badut, alda al ditzaket eskaeraren datuak?

    Eskaera ordaindu ez baduzu, bigarren eskaera bat egin behar duzu datu zuzenekin, eta bigarren eskaera ordaindu (erakunde laguntzailearentzako frogagiria erabili edo eskabidea online ordaindu, bigarrenaren identifikazio-zenbakiarekin).

    Eskabidea ordaindu baduzu, idazki bat aurkeztu beharko duzu (eskabideak betetzeko epe berean) Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari zuzenduta, zure eskabidean egin nahi duzun aldaketa adieraziz, eta 39/2015 urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legearen 16.4 artikuluan ezarritako bitartekoak erabiliz (erregistro elektronikoa, posta-bulegoak,...). Ez duzu beste eskabiderik bete edo ordaindu behar.

  • Eskaera betetzean, posta-kodea adierazi ondoren, arazoak ditut lurraldea eta udalerria aukeratzeko. Zer egin behar dut?

    Idatzi posta-kodea eta balidatu (posta-kodearen eskuinaldean dagoen botoi berdea sakatuz). Aplikazioak automatikoki beteko ditu probintzia eta udalerria.

  • "Alegatutako titulazioaren izen zehatza (kidegoan sartzeko eta espediente baloratzeko)" eskaeraren amaieran agertzen den eremuan, zer adierazi behar dut?

    Daukazun tituluaren izena (titulu ofizialaren agirian agertzen den izena). Eremu honetan adierazten duzun titulu zehatza aukeratu duzun espezialitatearen kidegoan sartzeko betekizun gisatzat hartzen dena izango da, eta titulu honen espediente akademikoa merezimendu gisa barematzeko ondorioak izango ditu, hala badagokio.

    Kidego horretan sartzeko titulu egoki bat baino gehiago baduzu, eremu honetan adierazten duzuna izango da, zehazki, adierazitako ondorioak izango dituena (betekizun gisa eta, hala badagokio, meritu gisa, bere espediente akademikoagatik).

  • Zein zenbateko eta zein epetan ordaindu behar dut prozesuan parte hartzeko tasa?
    • Zenbatekoa:
      • Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoak: 23,49 euro
      • Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidego (desagertzear) eta maisu-maistren kidego: 19,58 euro
    • Epea: 2022ko urriaren 3tik 31ra, biak barne (eskabideak betetzeko epean).
  • Nola ordaindu behar dut tasa?
    • Sukurtsalean ordaintzea: inprimatu frogagiriak eskabidea bete eta berehala eta hura itxi aurretik. “Entitate laguntzailearentzako alea" gordekina lortuko duzu, barra-kodea duena, irakurketa optikoa duen kutxazain automatikoaren bidez edo datuak eskuz atzituta ordaintzeko.
    • Online ordainketa: Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez, eskabidea betetzean sistemak berak adierazten dituen jarraibideei jarraituz. Eskabidea bete eta berehala egin ahal izango da, edo, bestela, beste une edo egun batean (adierazitako epearen barruan); azken kasu horretan, helbide honetan egin beharko da: https://hezigunea.euskadi.eus/eu/inicio (leiho berri batean irekitzen da) (Erabiltzailea edo pasahitza):
      • Eremu pertsonala
      • Izapideak langileen sailarekin
      • Administrazio-izapideak – EPE2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua
      • Norberari egokitutako kontsultak
      • Ordaintzea
  • Eskabidea bete dut eta frogagiriak inprimatu gabe itxi dut. Nola ordain dezaket?

    Ordainketa online egin behar duzu, helbide honen bidez: https://hezigunea.euskadi.eus/eu/inicio (leiho berri batean irekitzen da) (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza”) aurreko galderaren b) ataleko argibideei jarraituz.

  • Prozesuan parte hartzeko tasa ordaindu izanaren frogagiria entregatu behar al dut?

    Ez

  • Eskaerak betetzeko epean agiriak aurkeztu behar ditut?

    Merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dira, kasu hauetan:

    ez direnean ofizioz zenbatzen
    ofizioz zenbatu daitezkeen arren, ez daude jasota Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan

    (Merezimenduei buruzko informazio gehiago kontsultatu “Gehien egiten diren galderak” ataleko “Merezimenduak” estekan).

Hautaketa-prozesuaren informazioa

  • Eskaera bete ondoren, non kontsultatu dezaket hautaketa-prozeduran zehar argitaratuko den informazioa (epaimahaien egoitzak, merezimenduen zerrendak,…)?

    Kontsultatu ahal izango duzu informazio orokorra (deialdia, epaimahaien egoitzak, etabar.) hurrengo Interneteko helbideetan: https://hezigunea.euskadi.eus/eu/inicio (leiho berri batean irekitzen da) («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) eta https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ (leiho berri batean irekitzen da).

    Kontsultatu ahal izango duzu zure espedientearen inguruko informazioa (onartutako/baztertutako zerrenda, merezimenduen baremazioa, etabar.) hurrengo Interneteko helbidean: https://hezigunea.euskadi.eus/eu/inicio (leiho berri batean irekitzen da) («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

  • Zein erabiltzailea eta pasahitza erabili behar ditut hezigunearen atarira sartzeko, https://hezigunea.euskadi.eus/eu/inicio (leiho berri batean irekitzen da)  helbidearen bidez?

    Erabiltzailea zure NANa izango da.

    Pasahitza zuk jada duzuna izango da, bestelako prozesuetan parte-hartzeagatik (ordezkapenetarako izangaien zerrendan agertzeagatik, etabar.). Pasahitzik inoiz eduki ez baduzu, eskaera betetzean sistemak sortuko dizu; pasahitz hori SMS baten bidez jasoko duzu, adierazitako telefono mugikorrean.

  • Parte hartzeko eskaera betetzen badut, zein kasutan bidaltzen da SMS bat mugikorrera,https://hezigunea.euskadi.eus/eu/inicio (leiho berri batean irekitzen da)-era sartzeko pasahitz batekin?

    https://hezigunea.euskadi.eus/eu/inicio (leiho berri batean irekitzen da)-era sartzeko pasahitza inoiz izan ez baduzu bakar-bakarrik SMS bat bidaliko da, bai ordezkapenak egiteko ordezkogaien zerrendetan ez zaudelako, bai Hezkuntza Saileko bestelako prozesuetan inoiz parte hartu ez duzulako.

  • Mugikorrean jasoko dudan pasahitza aldatu behar dut?

    Bai. Jasoko duzun pasahitza iraungita egongo da sartzen duzunean (segurtasuna dela-eta). Sistemak adieraziko dizu beste bat aukeratzeko.

  • SMS pasahitzarekin jaso ez badut, jadanik badaukadalako baina ez dut gogoratzen, zer egin behar dut?

    https://hezigunea.euskadi.eus/eu/inicio (leiho berri batean irekitzen da) -en sartu, “Pasahitza ahaztu dut“ atalean. Horrela ere pasahitza lortzerik ez baduzu, CAUrekin (Ikastetxetako Erabiltzailearen Laguntza Zentroa) harremanetan jartzeko telefonora deitu: 945207256 (telefono horretan pasahitzarekin eta aplikazioaren funtzionamenduarekin lotutako arazoak baino ez dira artatuko).

Merezimenduak

  • Noiz aurkeztu behar ditut merezimenduak?

    2022ko urriaren 3tik 31era bitartean, biak barne, eskabideak aurkezteko epe berean, baldin eta espezialitate horretarako aldez aurreko eskabidea egin baduzu.

  • Non azaltzen dira kontuan hartuko diren merezimenduak?

    Deialdiaren I. eranskinean.

  • Zer merezimendu alegatu eta egiaztatu behar ditut?

    Ofizioz zenbatzen ez diren merezimenduak eta, ofizioz zenbatzeko modukoak izan arren, Hezkuntza Sailaren langileen erregistroan jasota ez daudenak.

  • Non kontsulta dezaket ofizioz zenbatzen diren merezimenduak (baldin eta EAEko Langileen Erregistroan badaude)?

    Deialdiaren I. eranskinean, atal edo azpiatal bakoitzaren “Egiaztagiriak" zutabean. Ofizioz zenbatzen direnean, espresuki adieraziko da.

  • Zer esan nahi du merezimenduak ofizioz zenbatzen direla?

    Administrazioak zenbatuko ditu, egiaztagiririk alegatu beharrik gabe eta aurkeztu gabe.

  • Non kontsulta dezaket nire merezimenduak EAEko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan dauden?

    Honako helbidean: https://hezigunea.euskadi.eus/eu/inicio (leiho berri batean irekitzen da) (sartu «Erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «Pasahitza») – Eremu pertsonala – Nire laneko datuak, atal hauetan:

      • Zerbitzu-orria
      • Tituluak, gaikuntzak eta ziurtagiriak (atal honetan espediente akademikoaren batez besteko nota ere ager daiteke).

    Ikastaroei dagokienez, helbide berean kontsultatu beharko duzu https://hezigunea.euskadi.eus/(sartu «Erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «Pasahitza») – Eremu pertsonala – Nire prestakuntza – Kontsultatu nire ikastaro guztiak-

    2012tik aurrera deitutako hautaketa-prozeduretan oposizio-fasea gainditzeari buruzko merezimenduari dagokionez, informazio hori ezin izango da espediente pertsonal horretan ikusi, baina ez da ziurtagiririk aurkeztu beharko hautaketa-prozedura horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak deitu bazituen.

  • Ordezkapenetarako izangaia banaiz, eta zerrenden irekieretan edo birbarematze prozesuan aurkeztu izan badut dokumentazioa oraingo hautaketa-prozeduran baremagarriak direnak, merezimendu horien egiaztagiriak aurkeztu behar ditut?

    Bai, aurkeztu beharko da, baldin eta merezimenduak ez badaude arestian aipatutako «Espediente pertsonala» atalean.

  • Merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu behar baditut, nola egin behar dut?

    Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide hauen bidez:

    https://hezigunea.euskadi.eus/eu/inicio (leiho berri batean irekitzen da) («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» – Merezimenduak entregatzea»

    edo

    https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ (leiho berri batean irekitzen da) – «2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» – «Merezimenduak entregatzea» (goian adierazitako Hezigunearen atarira itzularazten du)

    Dokumentazioa pdf formatuan entregatuko da, «Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria. EPE2022». Adierazitako helbideetan sartzean eskuratu ahal izango duzu, «Merezimenduak entregatzea» atalean. Frogagiri horretan, aurkeztu behar dituzun merezimenduak eta dagozkien egiaztagiriak soilik zerrendatu beharko dituzu, horiek barematzeko.

    Entrega hori egiteko aurreikusitako aplikazio informatikoan zehaztuko diren jarraibideen arabera egin ahal izango duzu; entrega amaitu eta erregistratu beharko duzu, entrega jasota gera dadin.

  • Eskaera espezialitate batean baino gehiagotan aurkezten badut, eta merezimenduen baremorako dokumentazioa aurkeztu behar izanez gero, zenbat aldiz aurkeztu behar dut dokumentazioa?

    Behin bakarrik.

  • ¿Merezimendu guztiak Langileen Erregistroan badaude, «Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria. EPE2022» aurkeztu behar dut?

    Ez

  • Dokumentazioa gaztelaniaz edo euskaraz ez bada, zer egin behar dut?

    Itzulpen ofizial bat aurkeztu behar duzu, zinpeko itzultzaile batek egina edo dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua, hizkuntza modernoetako espezialitateetan izan ezik, eta soilik I. eranskineko III.2 ataleko (etengabeko prestakuntza) merezimenduari dagokionez, dagokion hizkuntzan entregatu ahal izango baita.

  • Prozesuan parte hartzeko aukera ematen duten titulu akademiko bat baino gehiago izanez gero, zein titulutatik zenbatuko da espediente akademikoaren batez besteko nota?

    Alegatzen den eta parte hartzeko eskabidean berariaz adierazten den titulua "Alegatutako titulazioaren izen zehatza (kidegoan sartzeko eta espediente baloratzeko)" eskaeraren amaieran agertzen den eremuan adierazitakoa, alegia.

  • Espediente akademikoaren batez besteko nota ofizioz zenbatzen da edo justifikazio-agiriak aurkeztu behar ditut?

    Ofizioz zenbatuko da, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota badago (Espediente Pertsonaleko “Tituluak” atalean), deialdi hau arautzen duten zehaztapenen arabera.

  • Ikasketa berberei buruzko aurreko ikasketa-plan bateko beste titulu baten bidez lortu dudan graduko titulazio bat edukiz gero, nola aurkeztu behar dut ziurtagiri akademikoa?

    Graduko ziurtagiri akademiko pertsonala aurkeztu beharko duzu, gainditutako irakasgai guztien batez besteko nota jasotzen duena (gradu-ikasketetara sartzeko erabili duzun aurreko titulazioarenak barne).

  • Aurreko galderaren kasuan, gainditutako irakasgai guztien ziurtagiri akademikoa aurkezten ez badut (gradu-ikasketetara sartzeko erabili dudan aurreko titulazioarena barne) eta bi titulazioetatik bereizitako ziurtagiri akademikoak aurkezten baditut, nola zenbatzen zait?

    Bi titulazio bakoitzaren batez besteko noten batez besteko nota zenbatuko da. Kalkulu hori bera egingo da bien batez besteko nota Langileen Erregistroan agertzen bada.

  • Lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza baten lehen zikloa ofizioz zenbatzen da edo justifikazio-dokumentazioa aurkeztu behar dut?

    Ez da ofizioz zenbatzen, ziurtagiri akademikoa aurkeztu behar duzu, eta bertan berariaz adierazi ziklo horri dagozkion irakasgai edo kreditu guztiak gainditu dituzula.

  • Nola egiazta dezaket atzerrian eman ditudan irakaskuntza-zerbitzuak?

    Hezkuntza-administrazioak edo herrialdeko organo eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez. Ziurtagiri horretan honako hauek jasoko dira: zerbitzuak emandako denbora, ikastetxe publikoa edo pribatua den, hezkuntza-maila eta emandako gaia. Ziurtagiri hori zinpeko itzulpenarekin aurkeztu beharko duzu.

Ordezkoen zerrendetan ondorioak

  • Prozesu honek ordezkapenetarako izangaien zerrendak sortzen ditu?

    Ez