Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2000ko otsailaren 22koa, Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 1997ko azaroaren 17ko Aginduaren II. eta III. eranskinak aldatzeko. Agindu horren bidez, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta honi atxikitako erakunde autonomoetako fitxategi automatizatuak ¿datu pertsonalei buruzkoak¿ arautzen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza; Ogasun eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 51
- Hurrenkera-zk.: 1230
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2000/02/22
- Argitaratze-data: 2000/03/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Sailak; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 1997ko azaroaren 17ko Aginduaren bidez, xedapen bakar batean arautu ziren Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren, eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen menpe dauden fitxategi automatizatuak ¿datu pertsonalei buruzkoak¿. Aipatu xedapena datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoaren babespean eman zen, baina arau hori Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak indargabetu zuen.
15/1999 Lege Organikoak, aurrekoak bezala, honako hau ezartzen du 20.1 artikuluan: Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion egunkari ofizialean argitaraturiko xedapenez bakarrik sor, alda edo ezerezta daitezke herri administrazioetako fitxategi automatizatuak. Artikulu bereko 3. paragrafoan ezartzen denez, ostera, fitxategiak ezereztatzeko xedapenetan bertan adierazi beharko da zer egingo den horiekin, edo, beharrezkoa izanez gero, horiek suntsitzeko zein neurri hartuko den. Bestalde, 39.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, administrazio publikoen titularitate peko fitxategiak Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatu beharko dira. Azkenik, 1994ko ekainaren 20ko 1332/1994 Errege Dekretuak, zeinak indarrean jarraitzen baitu abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren aurka ez doan alderdietan, honakoa dio 5. artikuluan: titularitate publikokoak badira, datu pertsonalen fitxategien arduradunek horien berri eman beharko diote Datuak Babesteko Agentziari, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba ditzan; horretarako, fitxategia sortzeko xedapenaren kopia bat aurkeztu beharko da, agentziak landutako eredu normalizatuaz baliatuz.
Zenbait gertaera direla medio, hala nola datu pertsonalak jasotzen dituzten fitxategi automatizatuak babesteko segurtasun-neurrien erregelamendua onartzen duen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretua onartu izana, neurri horiek ezartzeko prozesua, edo 1997ko azaroaren 17ko Aginduaz arautako fitxategiren bat dagoeneko eragile ez izatea, komenigarritzat jo da Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen alorretan horrelako datuak jasotzen dituzten fitxategi automatizatuei dagozkien arauak moldatzea.
Beraz, honelako fitxategietan jasotako datuek eskatzen dituzten segurtasun-neurriak aintzat hartuta, arau honen bidez, fitxategi automatizatu berri bat sortuko da, eta eragile ez direnak edo beste aplikazio informatiko batzuen barruan sartu direnak, ezereztatu; horretaz gain, aldaketa horiek eragindako fitxategi automatizatuei buruzko arauak egokituko dira.
Ondorioz, hau
"Lanpostuak kudeatzeko sistema osoa" (Ogasun eta Herri Administrazio Saila): bertan jasota dauden datu pertsonalak suntsitu egingo dira.
"Lehiaketa-oposizioa" (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea): bertan jasotako datuak Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren "Pertsonalaren kudeaketa integratua" izeneko fitxategi automatizatuan sartuko dira.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko otsailaren 22a.
Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun
eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Lan-osasuna.
¿ Helburua:
Administrazioarentzat lan egiten duen pertsonalaren osasun eta segurtasunari dagozkion eta horiei eragiten dieten datu guztiak erregistratu eta kudeatzea.
¿ Aurreikusitako erabilerak:
Pertsonalaren osasunari buruzko datuei dagokienez, ikerketa epidemiologikoak, historial medikoak eta denetariko estatistikak (absentismo-maila, hipertentsiboen kontrola, etab.) burutzea.
¿ Datuen iturria izango diren pertsona edo taldeak:
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrarentzat eta erakunde autonomoentzat lan egiten duen pertsonala.
¿ Datuak biltzeko modua:
Interesatuarengandik zuzenean jasotako informazioa.
¿ Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Datu pertsonalak.
Osasunari buruzko datuak.
Datu guztiak izango dira gaur egungoak zein historikoak.
¿ Datuak lagatzea.
Ez da daturik lagako.
¿ Fitxategiaren ardura duen organoa:
Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritza.
¿ Segurtasun-neurriak:
Goi mailakoak.
¿ Datuak ikusi ahal izateko, aldatzeko edo ezereztatzeko eskubideez baliatzeko zein zerbitzu edo unitaterengana jo behar den:
Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Pertsonalaren kudeaketa integratua.
¿ Helburua:
Administrazioarentzat lan egiten duen pertsonalaren ibilbide administratiboari eragiten dioten egintza guztiak erregistratu eta kudeatzea; pertsonalaren beharrak planifikatzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko funtzionarioak, behin-behineko langileak eta lan-kontratuko langileak hautatzeko prozesuak kudeatzea.
¿ Aurreikusitako erabilerak:
Nominak ordaintzea, gizarte aseguruak, EI, kenketak eta horien kontabilizazioa.
Pertsonalak eskatuta Administrazioak eman dituen kontsumoko maileguen kudeaketa.
Hautagaiak erregistratu eta aukeratzea, lanpostuak esleitzea, eta horiei buruz ebaztea, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko merezimendu-lehiaketetan, bai Lan Eskaintza Publikoetan eskainitako lanpostuetarako.
Lan-ordutegia betetzen den kontrolatzea, bai eta lanpostuan egotea ere.
¿ Datuen iturria izango diren pertsona edo taldeak:
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrarentzat eta erakunde autonomoentzat lan egiten duen pertsonala; aukeraketa-prozesuetan parte hartzen duten pertsonak; nominen kudeaketari soilik dagokionez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko irakasleak.
¿ Datuak biltzeko modua:
Organo eskudunek aurkeztutako agirien bidez, interesatuek aurkeztutako eskabide edo informazioaren bidez, ikerketa edo formularioen bidez.
¿ Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Datu pertsonalak.
Datu administratiboak.
Datu ekonomikoak.
Banku-datuak.
Eskatutako maileguei buruzko datuak.
Aurkezturiko merezimenduak.
Ordutegi-kontrolari buruzko datuak.
Aukeraketa-prozesuko ariketetan lortutako puntuazioak.
Merezimenduen puntuazioa.
Datu guztiak izango dira gaur egungoak zein historikoak.
¿ Datuak lagatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko sailak eta erakunde autonomoak.
Banketxe laguntzaileak.
Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioa.
Muface.
Mugeju.
Mutualitate hitzartuak.
Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala.
Pertsonalaren Erregistro Orokorra.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia eta Lurralde Diruzaintzak.
Estatuaren Administrazio Orokorra.
Erakunde sindikalak.
Justizia Administrazioaren organoak.
Lurralde Historikoetako Foru Ogasunak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentzia.
Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoa.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.
¿ Fitxategiaren ardura duen organoa:
Funtzio Publikoaren Sailburuordetza.
¿ Segurtasun-neurriak:
Erdi mailakoak.
¿ Datuak ikusi ahal izateko, aldatzeko edo ezereztatzeko eskubideez baliatzeko zein zerbitzu edo unitaterengana jo behar den:
Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Failure of server APACHE bridge:
Cannot open TEMP post file '/tmp/_wl_proxy/_post_7714_768_1547283674_329' for POST of 3930 bytes
Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16
Change Number: 779586
Failure of server APACHE bridge:
Internal Server failure, APACHE plugin. Cannot continue.
Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16
Change Number: 779586